GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-03
Milan Kunderaren obran oinarritu da Elirale taldea sorkuntza berria egiteko
Pantxika Telleriak zuzentzen duen Elirale dantza taldearen laugarren sorkuntza lantzen ari dira aste honetan Azkainen. Kunderaren «L’insoutenable légéreté de l’être» liburuan oinarritua, ikusgarriak bizitzan zehar gizakiak duen bilakaera du aipatzen. Azkainen astebeteko egonaldia egiten ari dira, eta «23:22» izenburua daukan obra berri horren edukia lantzen ari dira. 2008an kaleratzeko asmoa daukate. Lanak hainbat arte diziplina nahasiko dituela aurreratu du Telleriak.

AZKAINE

Elirale dantza taldearen laugarren sorkuntza lantzen ari dira egunotan konpainiako kideak Azkainen. “23:22” izenburua jarri diote, eta Pantxika Telleria eta Sebastien Bartaud koreografoen elkarlanari esker egin dute.

Telleriak zera argitu du: «Behingoz ez dut nik proposatu koreografia, baina Sebastienek pentsatu du. Marrazkiak bidali dizkit, eta nik liburuxka bat egin dut horiekin testua erantsita». Sebastien Bertaudek Kundera idazlearen “L’insoutenable légéreté de l’être” liburuan oinarritu nahi izan du koreografia.

«Liburuan pertsona beti une eta leku berberetan ibiltzen dela aipatzen da, betiere, bidean hartzen dituen esperientziez aberasturik. Biribilean ibiltzearen ideia horrek sonata baten antza duela iruditu zaigu, eta erritmo hori gureganatu dugu koreografia egiteko orduan», adierazi du Telleriak. Duela urte bat hasi ziren, beraz, ikusgarri berria lantzen, eta, dantza hutsezko ikuskizuna egin baino, hainbat arte diziplina nahastea nahiago izan dute.

Koreografia burutu bezain laster, musika egiteko Jon Alberdi baxu jotzailearen parte hartzea eskatu dute, eta, bideoa egiteko, berriz, Sylvestre Gobartekin harremanetan jarri dira.“23:22” obra berriak zertara eramanen dituen oraindik ez dakite arras Elirale konpainiako kideek, baina, 2008. urtean kaleratuko dutela jakinarazi dute.

Abiapuntua Azkainen

«Azkainen lanaren abiapuntua egiten ari gara», argitu du koreografoak. Eta, horretarako, elkarteen etxean egiten ari diren lanetik at, hiru egunez bat-bateko performanceak emanen dituzte kanpoan. «Horiek leku ezberdinetan emango ditugu, baita filmatuko ere. Atentatu kultural gisa emanen ditugu. Ikusleek nola hartzen duten ikustea da ideia, eta irudi horiek berriz baliatzeko asmoa daukagu», esan du.

2008ra arte performance horien bidez obra eraikitzen arituko zirela jarraitu du esaten Telleriak. «Hala, denboran alda- korra izango da». Tartean, aste honetan emanen dituzten hiru ustekabeko emanaldietan baxu jotzailea eta dantzari bat arituko dira bakarrik kalean. Gerora dantza, musika, bideoa eta berdin margoa gehitzeko asmoa daukatela aurreratu du koreografoak. “23:22” izenburuari dagokionez, obraren bi pertsonaia nagusien sortegunarekin zerikusia duela argitu du: «Baxu jotzailea eta Sebastien koreografoa urte berean sortu dira, baina egun bateko ezberdintasunarekin. Beraz, bi zenbaki horiek baliatzea erabaki dugu. 23:22k, berez, gaueko hamaikak eta hogei eta bi minutu adierazi nahi du».

Koreografia berria lantzen aritu badira ere, aurreko urtean sorturiko “Hiruki Lauki” eta “Kadira” obrekin lanean jarraitzen dutela esan du Telleriak. Azken hori, izan ere, irailetik goiti Nafarroako, Lapurdiko eta Estatu frantseseko herrietan eskainiko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss