GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-03
Kolonboren eta LTTEren arteko erasoak hedatu dira
Sri Lankako Armadaren eta tamil gerrillarien arteko borrokak hedatu ziren atzo Trincomalee barrutiko beste herri batzuetara. Bi alderdiak elkarri erasoka aritu ziren, baina zibilak izan ziren kaltetuenak. Muttur herriko ehunka biztanlek meskita, eliza eta eskoletan aterpe hartu dute, baina horiek ere jomuga izan dira. Astebetean ehun lagun hil dira.

COLOMBO

Sri Lankako Armadak eta tamil gerrillak (LTTE) borrokan jarraitu zuten atzo ere, uharteko ipar-ekialdeko Trincomalee eskualdean. Hango populazioaren gehiengoa musulmana da, eta herri gehienak tamilen kontrolpean daude. Dena dela, badira Gobernuaren menpe dauden herri batzuk, eta horien kontrola hartzen saiatzen ari dira tamil tigreak. Herri horietako bat Muttur da. Han zortzi urteko mutiko bat hil eta hiru andrazko zauritu ziren atzo eliza baten kontrako erasoan. Elizan 600 inguru tamil zibilek babes hartu zuten erasoetatik ihesean, “tamilnet” webguneak azaldu duenez. Beste batzuek meskitetan eta eskoletan daude.

Indarkeriaren berpiztea gaur zortzi hasi zen. Gobernuaren esanetan, LTTEk Trincomalee barrutian Kolonboren kontrolpeko herrietan ur-hornidura eten zuen. Tigreen esanetan, Gobernuak Tricomaleen ur-biltegi bat eraikitzeko konpromisoa ez du bete, eta, horregatik, tamilek ur-hornidura etetea erabaki zuten. Sri Lankako Armadaren erantzuna tamilen kontrako aire eta lur bidezko erasoak izan ziren. Tamilen berbetan, gerrillarien posizioez gain, zibilen kontra ere jo du Armadak, eta horregatik erantzun duela argudiatu du LTTEk. Argudioak argudio, astebete elkarri erasoka aritu ondoren, ehun bat pertsona hil dira, eta azken boladan ahuldu den su-etena hiltzorian dago orain.

Ez Gobernua ez LTTE ez dira orain arte amore emateko prest agertu. Atzo, ostera, keinu txiki bat egin zuen Gobernuak. 2002ko su-etena ikuskatzeaz arduratzen den Europako iparraldeko misioko kide batek jakinarazi zuenez, Kolonbok LTTEren eskakizuna ­ur-biltegia eraikitzea­ aztertzeko «borondatea» erakutsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss