GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2006-08-03
- Bruesa GBC: Jose Amadorren aurkezpena
Nacho Martinen ordezko pibota Donostian da

DONOSTIA

ACB ligara igo berri den Bruesa GBC taldeak beste fitxaketa bat aurkeztu zuen atzo, Anoetako Kirol Etxean. Jose Amador hegal-pibot alacantarra, opor kontuak direla-eta, bi urterako fitxaketa publiko egin eta astebetera eman zen ezagutzera atzo Donostiako prentsa eta zaleen aurrean.

23 urteko gizon horrek bere 2,10 metro eta 100 kiloak ACB ligan lehenengo aldiz erabiliko ditu aurten, orain artean Valentziako Pamesa taldeak utzita LEB2 ligan Pamesa Ceramica Castellon taldean jokatu baitu azken bi urteetan, nahiz eta Valentziako talde nagusiarekin entrenatu.

Bruesa GBC taldeko barneko jokoa indartzera dator Amador, eta Devin Davis eta Doblasen atzetik eta Errumaniako Ionut Dragusin erraldoiaren aurretik, barneko jokoaren errotazioan hirugarren gizona izango litzateke, Nacho Martinen ordezkoa, donostiarren entrenatzaile Profirio Fisacek iaz LEB ligako talderako fitxatu nahi izan zuen arren.

Jokalaria bera pozarren azaldu zen hedabideen aurrean eta harrituta, era berean. «Pozgarria da ACBra igo den Bruesa GBC nitaz oroitzea eta pozgarria, halaber, Fisac entrenatzaileak niri deitu eta iaz ere taldean izan nahi ninduela esatea eta ACB mailara igota ere oraindik ni aintzat hartzea. Hiria oso gustuko dut, jendea ere bai eta gogotsu nago ACB liga noiz hasiko», esan zuen Alacantekoak.

Joko ezaugarriak

ACB mailako talde bateko kide izatea «erantzukizun handia» dela adierazi zuen: «Baina jokalari guztiei iristen zaie beren unea eta ederra da une hau edonorentzat», aitortu zuen Amadorrek.

Bere joko ezaugarriei buruz zera esan zuen Amadorrek: «Lana eta intentsitatea dira nire ezaugarri behinenak. Asko daukat ikasteko eta lan handia egin beharko dut».

«Defentsan nahiko langilea eta agresiboa naiz. Erasoan, gazteago nintzela hegalean jokatzen nuen, baina gerora zona barrura sartuz joan naiz. Gustuko dut, dena den, kanpora atera eta urrundik jaurtitzea eta zenbait pibot baino azkarragoa naizenez, barneraldiak ere egitea, baina azken aldian barrutik jokatzen dut», aipatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss