GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-03
San Pedro eta Kaiku, KAEko bi lider sendo
·Libia lehen mailako aurreneko sailkatua da 13 puntuko aldearekin, eta Bizkaitarrak 10 puntuko aldea du bigarrenean

DONOSTIA

Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) maila biak ibilbidearen erdian dira. Lehenengoko ontziei sei estropada falta zaizkie lehiaketa amaitzeko, eta bigarrenekoei, ostera, bost. Oraindik ere proba dezente falta dira jokatzeko, eta horietan puntu asko izango dira banatzeko, baina orain arte ikusitakoaren arabera, maila bakoitzeko lehen sailkatua zein izango den nahiko zehaztua dago. Izan ere, San Pedro eta Kaiku izan dira lehen eta bigarren mailetako jaun eta jabe.

Lehen mailako ontziek sei estropada jokatu dituzte orain arte, eta lauko horietan sanpedrotarren Libia izan da nagusi. Aitor Baldak zuzentzen duen taldeak maila bikaina eman du, eta tartean ia esperientziarik ez duten arraunlariak dauden arren, esperientziadunek laguntza handia eman diete. Kimika horrek ondo funtzionatu du lehiaketaren lehen erdialdean, eta bigarrenean ere horretan ahaleginduko dira.

San Pedrok bigarren sailkatuta dagoen Isuntza baino 13 puntu gehiago ditu, eta hirugarren tokian dagoen Donostia Arraun baino 21. Hala, Libiak ia segurua du igoera kanporaketarako txartela. Isuntzak, aldiz, oraindik sufritu egin beharko du, donostiarrekin duen aldea zortzi puntukoa baino ez delako. Donostia Arraun Lagunak eta Ondarroa, 44 eta 43 punturekin, lekeitiarren tokia betetzeko lehian sartuta daude.

Atzetik, Camargo eta Santander, biak 27 punturekin, jaitsiera zuzena dakarren azken postu horretatik ateratzeko borrokan ari dira.

Bigarren mailan, berriz, Kaikuk irabazi ditu orain arte jokatutako lau estropadetatik hiru. Sestaoarrak aurreneko sailkatuak dira, bigarren tokian dagoen Ur Kirolakekiko hamar puntuko aldearekin ­donostiarrak dira Kaikuk irabazi ez duen ikurrin bakar horren jabeak­. Beraz, lehen mailara igotzeko aukera gehien dituztenak Bizkaitarra ontzikoak dira, aurreneko postu horrek sari hori du-eta.

Lehen mailako sailkapena

1. San Pedro 65 puntu

2. Isuntza 52

3. Donostia Arraun Lagunak 44

> 4. Ondarroa 43

5. Trintxerpe 39

> 6. Getaria 37

7. Pontejos 35

> 8. Hondarribia 35

9. Santurtzi 34

> 10. Zierbena 30

11. Ciudad de Santander 27

> 12. Camargo 27

Bigarren mailako sailkapena

1. Kaiku 39 puntu

> 2. Ur Kirolak 29

3. Portugalete 28

> 4. Urola Kosta 27

5. Donibane Ur Joko 23

> 6. Colindres 21

7. Lutxana 20

> 8. Deustua 16

9. Raspas 10

> 10. Algorta 6



Un positivo por cannabis
U.A.

DONOSTIA

La Dirección de Deportes del Gobierno de Lakua dio a conocer ayer que, entre los numerosos controles antidopaje realizados hasta la fecha, tres han sido declarados adversos. Dos corresponden a ciclistas, mientras que el restante es de un remero, que podría haber dado positivo por cannabis, una sustancia que antes no estaba penalizada por la Asociación de Clubes de Traineras (ACT), pero que desde hace dos años sí lo es por consejo de la Federación Internacional de Remo (FISA). Varios clubes de la ACT han pasado controles sorpresa durante esta campaña, mientras que los equipos de la ARC pasaron un control en la clasificatoria de Pasai San Pedro. Si el contraanálisis confirma el positivo, la sanción sería considerada «muy grave» y podría ir desde un año a cinco de inhabilitación, además de una sanción económica alta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss