GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-03
Etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaldi mugagabea Lekeitioko plazan
Lekeitioko Gazteek (LG) eta Etxebizitza taldeak martxan jarritako protesta 21. egunera heldu da. Herriko gazteek Lekeition etxeak erosteko edota alokairu prezio altuei aurre egiteko baliabiderik ez dutela salatzea du helburu denbora aldetik mugarik ez duen ekimen honek. Egoerari aurre egiteko, «mahai» baten sorrera eskatzen dute, etxebizitza hutsen gainean eta Udalak sortu nahi dituen 600 etxe berrien inguruan eztabaidatu ahal izateko.

LEKEITIO

Lekeitioko Gazteak taldeko kide Oier Azulak etxebizitzen «egoera larria» agertu du kanpaldia egitearen arrazoi nagusitzat. Era berean, egoeraren larritasuna nabarmentzeko, datuen indarraz baliatu da; batik bat, etxeen %50 hutsik dagoela gogorarazi eta azkeneko zazpi urteetan gero eta gehiago eraikitzen ari direla azaldu du, Udalak sortu nahi dituen 600 berriak ahaztu barik.

Horrekin batera, etxebizitzen salmenta prezioari buruz ere aritu da, eta azken horiek duten prezioaren etengabeko gorakadak gazteen artean sorturiko ziurgabetasuna nabarmendu du: «Etxebizitzak ezin du gero eta garestiagoa eta eskuraezinagoa izan. Gaur egun, Lekeitioko gazteak herritik kanpora irtetera kondenatuta gaude, herria gero eta eskuragaitzago delako, bai etxebizitza erosteari dagokionez, bai urte osorako akura aurkitzeari dagokionez».

Udalaren eta ekimenaren antolatzaile eta bultzatzaile nagusi diren bi taldeen artean, uneoro izan dira tirabirak. Kanpaldiko partaideek, beren aldetik, «guztien artean adosturiko mahaia» sortzearen aldeko jarrera agertu dute.

Udalak, berriz, hirigintza eta etxebizitzaren gaineko mahaia badagoela ohartarazi du. Horren aurrean, Lekeitioko Gazteak taldeak aukera hori alboratu du, mahai horrek izaera erabakigarririk ez duela ziurtatuta: «Arazoa da mahai hori kontsultarako bakarrik dela, azken finean Udalak erabakitzen du dena». Hasierako desadostasun horiez gainera, azken egunetan bi aldeen arteko gatazka areagotu egin da. Izan ere, Lekeitioko alkate Jose Mari Cazalisek “El Correo” egunkarian kanpaldiaren kontra eginiko adierazpenek protestako partaideen artean berehalako erantzuna piztu dute. Hasteko, argi utzi nahi izan dute kanpaldiaren helburua ez dela herriko ekintzak oztopatzea, alkateak azaldu zuen moduan.

Horren aurrean, Azulak, talde osoaren ahots bilakatuta, Cazalisek esandakoa ezeztatu du: «Plazan traba egiten dugula esan zuen alkateak, eta hori gezurra da; guk antolatzaileekin berba egiten dugu elkarrekin ahalik eta ondoen konpontzeko. Batzuetan kanpin-dendak lekuz aldatu ditugu haiek ez oztopatzeko, eta, gainera, ekintza batzuetan parte hartzen dugu, marmitako txapelketan egin genuen moduan».



Itxaropenaren lehenengo oihuak entzuten hasi dira
N.U.

LEKEITIO

Kanpaldiaren bukaeraren gainean ezer jakiterik ez badago ere, Oier Azula Lekeitiko Gazteak taldeko ordezkariak «lehenengo fruituak» ematen hasi dela azaldu du. Alderdi politikoekin batzen hasita daudela adierazi eta egindako batzarren emaitza onak nabarmendu ditu: «Dagoeneko EA eta Leako ordezkariekin egon gara, eta oso erantzun positiboa jaso dugu. Mahaian esertzeko prest ikusi ditugu». Hala ere, oraingoz denbora aldetik mugagabea den ekimen honek hamaika bat ekitaldi aurreikusten ditu, asteko egun bakoitzerako bat prestatu baitute. Astean zehar, lantegiak, etxebizitza arazoaren gaineko berbaldia, musika, afaria eta txapelketak egongo dira. Asteburuetan, berriz, aldarrikapen ekitaldia izango da, baita gizarte gaietako filmak ere. Era berean, eta aipaturiko ekintza horiez guztiez gain, egunero egiten dute elkarretaratzea eguerdiko 13.30ean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss