GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-03
Erromoko jaiak, berdintasunaren alde

GETXO

Erromoko jaiak hastear daude, eta, aurten ere, Bilgune Feministakoek berdintasunean oinarritutako jaiak lortzeko deia egin dute. Emakumearenganako errespetuari festetan ere eusteko helburuaz, emakumearen parte hartzea eragozten duten ekimenak salatzeko aukera aprobetxatu dute.

«Izan ere, ezin da berdintasunik gabeko jaiak herrikoiak direnik esan. Emakumea kontuan hartzen ez duten jaiei, horien parte hartzea eragoziten dutenei edota harenganako indarkeria salatzen ez dutenei ezin zaie jai herrikoiak deitu, erabat sexistak baitira». Horren aurrean, Bilgune Feministak berdintasunerako deia egin du: «Jaiak parekideak izan behar dira, eta, behingoz, emakumeak baztertu edota kontuan hartzen ez dituztenak desagertzeko bidea egin behar dugu».

Era berean, borroka horretan bakarrik ez daudela azaldu dute, besteren artean, Portu Zaharreko Jai Batzordearekin eta Itzulbaltzeta-Erromoko Txosna eta Jai Batzordearekin bat egin baitute.

Halaber, berdintasunerako bidean lehen urratsak eman ditu. Aurten hartutako neurrien artean, «kutsu sexista desagerrarazteko protokoloak» jarri dituzte martxan, eta Udalari gune beltza argiztatzeko eskatu dio.

Era berean, gogora ekarri du abuztuaren 12an “Erasoen kontrako eguna” dela Portu Zaharreko jaietan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss