GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-03
Donostiako jaien programan zezenketak sartzea salatu dute
Baga Boga Donostialdeko Herri Ekimenak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurten ere zezenketak Aste Nagusiaren programa ofizialean sartu dituzte. Iaz egitarauan ez sartzera konprometitu ziren arren, aurten programaren barnean daude, eta hainbat baliabide publiko jarri dituzte zezenketaren mesedetan: garraioa...

DONOSTIA

«Odon Elorza eta Denis Itxasori Ingurumen Aholku Kontseiluak proposatzen eta erabakitzen duena bost axola zaie», salatu du Baga Bogak.

Lehengo urtean, hau da, 2005eko ekainaren 29an, Ingurumen Aholku Kontseiluak zezenketen inguruan bere jarrera plazaratu zuen. Gai horri buruzko bilera monografiko bat egin ondoren, hausnarketa egin zuten bildutakoek.

Helburua Donostia «zezenketen aurkako hiria» deklaratzea zen. Horregatik, Ingurumen Kontseiluak ia aho batez -abstentzio bakarra eta kontrako bozka bat bakarrik egon ziren-, udal agintariei proposamen bat plazaratu zien.

Zezenketaren gainean inkesta serioa egin zezatela eskatu zuten, «bertatik ondorio baliagarriak atera ahal izateko». Horrez gain, Ilunbeko zezen plazaren gaineko epaiak bete zitzatela galdegin zuten, eta, hirugarrenez eta azkenik, enklabe horretan egindako ekitaldien inguruko doako propagandarik ez egitea.

Baga Boga ekimenaren arabera, udal agintariek ez dute kontuan hartu proposamena. Inkesta ez da egin eta epaiak ez dira betetzen ari. «Gainera, aurten ere zezenketak Aste Nagusiaren programa ofizialean sartu dituzte», salatu dute.

Legearen arabera zezenketak ekitaldi pribatuak dira. Horrez gain, eta ekimenekoen hitzetan, «leku ilegal batean» egiten dira Baga Bogak azaldu duenez, «epaiak hor daude». Hori gutxi balitz, Udal Agenda 21eko helburuarekin ez datoz bat toreaketak. Elkarteak galdera bat planteatzen du, horrenbestez: «Zergatik sartzen dituzte, beraz, programa ofizialean?»

Aurtengoan sartuta daude jada, eta hainbat baliabide publiko jarriko dituzte zezenketaren «mesedetan»: publizitate gehiago, garraio publiko bereziak... Donostialdeko Herri Ekimenaren iritziz, horrek guztiak agerian uzten du Udal gobernuak, PSOEk eta IUk osatutako Udal Gobernuak, «zezenketaren aldeko apustu argia» egiten duela, eta, bidenabar, Ingurumen Aholku Batzordeak proposatzen eta erabakitzen duena udal agintariek ez dutela kontuan hartzen.

Aurtengoa 9. urtea da zezenketekin, eta berau da Ilunbeko ekitaldi nagusia Aste Nagusiko ferian. Zortzi egunetan egiten dira korridak, eta bertara urtero toreatzaile eta zezen onenak ekartzen saiatzen dira.

Baina, zezenketen aurkako jendea ez dago batere pozik ekintza horrekin. Gainera, Ilunbe aisialdi guneak ere zeresan ugari eman du. Zenbait sektorek gunea eraikitzerakoan irregulartasunak zeudela salatu zuten, eta epaileek hainbat kasutan arrazoia eman diete.

Joan den urtean korridak ez ziren egitarauan sartu

Iaz, Ingurumen Aholku Batzordean, zezenketak Aste Nagusiaren programa ofizialean ez sartzeko konpromisoa hartu zuten Udalekoek. Baga Boga Herri Ekimenaren hitzetan, argitaratu zituzten programetan ez ziren azaltzen, baina, geroxeago, alkateak «konpromisoari uko eginez», ahanzte bat izan zela esan zuen, eta esku-orrien bitartez konpondu zuen «ahanzte» hori. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss