GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-03
Berako Bestak
Txupinazoarekin hasi ziren bestak, eta pregoiarekin txosnetako ekitaldiak
"Altxaferu" jaurtiketarekin abiatu ziren Berako bestak, eta adin guztietako jendeak ospatu zuen. Gazteak ere bertan zeuden, baina hurrengo egunetarako ekitaldiak ez dira sobera erakargarriak, eta beren egitarau alternatiboa sortu dute. Arratsaldeko zortzietan ireki zituzten txosnak, eta horrekin batera, gazteek prestatutako ekitaldiak ere hasi ziren. Urtean zehar ere antolatzen dituzte ekintzak, baina aurten, bestetarako, inoiz baino gehiago aritu dira lanean.

BERA

Eguerdiko hamabietan Udaletxe plaza bete-betea zegoen. Haurrak, gurasoak, aiton-amonak eta gazteak, denak bildu ziren Berako bestei hasiera emateko ekitaldian. “Altxaferua” edo suziria botatzearen ardura suhiltzaileek eta aurten 75 urte bete dituen Gure Txokoa elkarteak zuten, herriaren alde egindako lanagatik. Behin txupinazoa botata, txarangak eta gaiteroek girotu zuten plaza, gazte batzuek, elizara igota, ezkila jotzen zuten bitartean. Udaletxetik haurrentzako gozokiak banatu zituzten, baina xanpaina nahi zuenak ekarri behar izan zuen, azkeneko hauteskundeetatik hona dagoen udal taldeak ez baitu ateratzen. Duela hiru urte, alkoholaren aurkako kanpainan parte hartuz kendu zuten xanpaina banatzeko ohitura. Plazatik, txaranga eta gaiteroen laguntzaz eta erraldoi eta buruhandiekin, jendea herrian zehar abiatu zen kalejiran. Txupinazoa bukatuta, Espidobaitan, ezker abertzalearen egoitzan, preso eta iheslarien aldeko brindisa egin zuten. Ondotik, koadrila bakoitzak antolatutako bazkarira abiatu zen jendea.

Arratsaldean, Kukaña eta Gure Txokoa dantza taldearen jaialdiak zeuden eta gauean Etxe kantautorearen emanaldia eta dantzaldia.

Bestalde, txosna irekiera egin zuten pregoi eta guzti. Txalapartariak, bertsolariak malabareak eta Sagar dantza prestatua zuten. «Joan den urtean ere antolatu ziren hainbat gauza, baina aurten egitarau osoagoa egin dugu», esan du Ekhine Larraldek, Gazte Asanblada eta Gaztetxe Asanbladako kideak. Haien ustez, Udalaren egitarauan ez dago gauza askorik haientzako. «Iruditzen zitzaigun zerbait falta zela, eta bestetarako egunero bi ekitaldi prestatu ditugu. Gazte anitz aritu gara lanean», azaldu du.

Kaxernaren eguna

Ostiralerako, adibidez, Kaxernaren eguna antolatu dute. Gaztetxea da Kaxerna, hiru urte baino gehiagoz saiatuta, azkenean lortu baitute Udalaren baimena. Oraindik altxatzen eta moldatzen ari dira, baina bertan eginen dute bazkaria. Aipatu dutenez, dagoeneko 80 bat lagunek eman dute izena. Ondotik, bertzeak bertze, Zaharrak Berri Xou izanen da.

Txosnetako egitaraua

Ortzeguna 3 San Nahi d’eguna

20.00: Toka lehiaketa

23.00: Kontzertua: Himen eta Errugabe

2.00: Brake Dance

Ortzirala 4 Kaxerna eguna

14.30: Bazkaria Kaxerna Gaztetxean Zaharrak Berri Xou Batukada

22.00: Fardo lasterketa

2.00: «Tiro al fatxa»

Larunbata 5 «Etxean nahi ditugu»

20.00: Euskal errepresaliatu politikoekiko elkartasun kalejira, Mukixu Zubitik Altzatera, eta senitartekoen omenaldi elkarretaratzea Altzateko plazan. ETXERAT!-ek antolaturik

2.00: Irrintzi txapelketa Igandea 6 «Alde Hemendik!»

14.30: Herri Bazkaria, Udalak antolaturik

2.00: Aulki Jokoa


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Euskara ez ahazteko deia, Udaletxeko balkoitik
Jendartea
Archivan la causa contra tres miembros de la asociación Pannagh
Euskal Herria
Zarautzen euskaraz non egiten den plano batean islatu du Kontseiluak
Ekonomia
Las vacaciones hacen subir el desempleo en 1.043 personas en Hego Euskal Herria
Mundua
Incursión israelí fugaz y sangrienta en un hospital en el valle de la Bekaa
Kirolak
Sin alardes previos a la cita alemana
Mundua
El pueblo cubano vive con tranquilidad el relevo temporal de Fidel Castro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss