GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-13
Tolosan egingo dute Euskal Herriko Grafiti Lehiaketa
Euskal Herriko Grafiti Lehiaketaren hirugarren ekitaldia Tolosan egingo dute asteburu honetan. Inoiz baino zirriborro gehiago jaso ditu Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak aurtengo deialdirako. Larunbateko finalean epaimahaiak aukeratutako hamar lanak eramango dituzte Tolosako hormetara. Norgehiagokan jai giro ederraz gozatu ahal izango da.

TOLOSA

Gazteei zuzendutako ekimena da EuskalHerriko Grafiti Lehiaketa. Mendaron egin zuten lehen aldiz 2004. urtean, Topaguneak antolatuta, eta Getxon bigarrenez, iaz. Aurten- goan parte hartu ahal izateko izena emateko epea joan den abuztuaren 31n amaitu zen. Ordurako 33 zirriborro jaso zituzten antolatzaileek, esan dutenez, «inoiz baino gehiago».

Izena eman duen grafitilaririk gazteenak 17 urte ditu eta nagusienak, berriz, 35. Gehienak gizonezkoak dira. Zazpi dira aurtengoan animatu diren neskak.

Banaketa geografikoari dagokionez, Araba da ordezkaritzarik zabalena duen lurraldea. Bestalde, aipagarria da lehenengoz ez dela Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako grafitilaririk izango lehiaketa honetan.

Finala datorren larunbatean izango da. Lehiaketaren egitaraua Tolosaren sorreraren 750. urteurrena gogoratzeko ospakizunen barruan txertatuko da. Horrela bada, Topaguneak egun osorako giroa ziurtatu nahi duen ekitaldi sorta prestatu duTolosako Udalaren eta Galtzaundi EuskaraTaldearen babesarekin.

Goizetik gauera festa

Goizeko 9.00etan abiatuko da festa grafiti erakustaldi batekin, GoldXpression taldearekin, eta 10.00etatik aurrera izango da Euskal Herriko Grafiti Lehiaketa. Lantegiak egongo dira (grafiti, scratc eta DJ zein funky eta break dantzakoak), baita erakustaldiak ere.

Iluntzeko 19.00etarako Makala Bandaren kontzertua dago iragarrita. Gainera, Capoeira emanaldia ikusi ahal izango da sari banaketaren aurretik. Ortophonk taldearen musikarekin amaituko da jaia.

Epaimahaiak esan duenez, lehiaketara aurkeztu diren proposamenak kalitate handikoak izan dira, inoiz baino hobeak eta, hala, adituei zaila egin zaie finalerako hamar lanak aukeratzea.

Alberto Letamendi artista tolosarra, Jose Ramon Bañales Bada grafitigilea, Oihane Gascon (Fergasor-MontanaCans) eta GoldXpressin taldeko kideak izango dira datorren larunbatean Tolosan plazaratuko diren lanak gainbegiratuko dituztenak.

Teknikaren erabilpen egokiena sarituko dute, baita koloreena ere. Grafiti original eta freskoenarentzat 1.200 euro izango dira, aurreko bi kategorietan banatuko den kopuru bera. Azkenik, Kalitatea saria ezarri dute aurtengo lehiaketan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Audiencia Nacional activa ahora el mayor juicio por «kale borroka»
Ekonomia
Reckitt Benckiser anuncia el cierre de la planta de Gueñes, que afecta a 190 empleos
Mundua
Siria frustra un ataque contra la embajada de EEUU en Damasco tras el aniversario del 11-S
Kirolak
El joven Antón emula a Laiseka y se estrena
Jendartea
Europistas debe indemnizar por «daño moral» a afectados por la nieve en 2004
Jendartea
El Papa tacha de «irracional» la teoría de la evolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss