GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-13
Oporrak ezin direla diruaren truke ordezkatu dio epai batek
Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak oporrak «giza eskubideen printzipio garrantzitsua» direla eta ezin direla diruaren truke ordezkatu nabarmentzen du atzo kaleratutako ebazpen batean. Dena dela, oporraldiak atzeratu daitezkeela dio, oporrak dagokion epean hartzea segurtasunerako eta osasunerako positiboa dela onartzen badu ere.

BRUSELAS

Europar Batasuneko (EB) Justizia Epaitegiak atzo kaleratutako ebazpen baten arabera, langileen oporraldiak ezin dira konpentsazio ekonomiko baten truke ordezkatu, langilearen eta enpresaren arteko lan harremana eten ez bada, bederen.

Hain zuzen ere, epaiak dio oporrak Europako «giza eskubideen printzipio garrantzitsua» direla, eta Estatuek neurriak hartu behar dituztela langile bakoitzak gutxienez ordaindutako lau asteko oporraldia izan dezan. Ebazpen hori Holandako Sindikatuen Federakundearen eta herrialde horretako Lan eta Gizartekintza ministerioaren arteko auzi baten ondorioz etorri da.

Osasunerako onuragarriak

Dena dela, oporraldiak lan segurtasunerako eta osasunerako onuragarriak direla onartzen badu ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazten du oporrak atzeratu daitezkeela eta langileari dagokion epetik kanpo ezarri zaizkiola dagozkion opor horiek.

Hala ere, oporraldiak ekonomikoki konpentsatzeko aukera horrek Europako zuzentarauek bultzatutako helburua urratuko lukeela berresten du epaitegiak. Izan ere, gehiago irabazteko asmoz, oporrak diruaren truke ordezkatzeko proposamen bat langileak onartzeko tentaldia izan dezakeela dio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Audiencia Nacional activa ahora el mayor juicio por «kale borroka»
Ekonomia
Reckitt Benckiser anuncia el cierre de la planta de Gueñes, que afecta a 190 empleos
Mundua
Siria frustra un ataque contra la embajada de EEUU en Damasco tras el aniversario del 11-S
Kirolak
El joven Antón emula a Laiseka y se estrena
Jendartea
Europistas debe indemnizar por «daño moral» a afectados por la nieve en 2004
Jendartea
El Papa tacha de «irracional» la teoría de la evolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss