GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-09-13
Jose Ramon Garai - Lakuako Gobernuaren Kirol zuzendaria
Miraria Kontxan

Hau idazten dudanean, aurtengo Kontxaren bigarren eguna jokatu baino lehen, Kontxako estropadaren egun bateko errekorra hemeretzi minutu, bederatzi segun-do eta hamar segundo-hamarrenetan dago. Eta, hau da hau balentria, errekorra min hartuta zegoen traineru batek lortu zuen, 2005eko irailaren 4an, Kontxako Banderaren lehendabiziko egunean. Bestela esanda, Kontxako errekorra une hartan tendinopatiek jotako traineru batek dauka; hori dela eta, abuztuaren 22, 24 eta 25ean, klubeko kirol medikuak ­laster Puerto operazioan inputatu gisa deklaratu beharko duen doktoreak­ 16 arraunlariei betametasona eman zien, alegia, glucocorticoesteroideen multzoko medikamentua. Eta, jakina, traineruak 13 kidez osatuta daude, 12 tostarteko eta patroia; azkenik, kortikoideesteroideak ez dira aspirinak.

Mediku eta kirol kasu deigarri hori sasoian zeuden pertsona multzo gazte baten artean izan zen. Alde horretatik, iaz, denboraldi osoan, Kontxan izan zen aipatu tendinopatien izurriteaz aparte eta 240 arraunlarien artean, beste bederatzi kasu egon ziren gisa horretako erabilera terapeutikoko baimenekin, baina bederatzi horiek, Kontxako errekorra ezarri zutenek ez bezala, denboran eta espazioan barreiatuak izan ziren, Kantauri osoko bost klubetan, proportzionalki bereiziak.

Zaila da naturaren kontrako gertakari apartetan sinestea, eta naturaz gaindiko interbentzioa probatzea ere zaila da, ezinezkoa ez bada. Kasu honetan, ezinezkoa izan zen argitzea kointzidentzia bitxi horren arrazoia, izan ere, irailaren 24an egindako antidopin kontrolean, tratamenduen inguruko adie- razpenak jasotzea helburu, kontrola pasatu zuten Euskadi, Kantabria eta Galiziako bost klubetako bederatzi arraunlariekin ez zen inolako arazorik egon, argibideak emanez eta beren kolaborazioa eskainiz. Aldiz, kortikoideen erre- korrean bertan ziren 14 protagonistek uko egin zioten kontrola pasatzeari, jarrera erasokorra hartuz, entrenatzailea buru, kontrola egin zuen talde tekniko ofizialaren kontra.

Kontrola pasatzeari uko egiteak Eusko Jaurlaritzaren zigorra ekarri du 14 arraunlari eta entrenatzailearentzat. Zigor ekonomikoa indarrean da, eta kirol instala- zioetan sartzeko debekuari dagokionez, kautelazko etendura emanda dago, harik eta ebazpena egiten den arte.

Aurtengo denboraldian, Kontxako errekorra egun batean duen klubak arraunaren txapelketatik bere burua baztertu zuen arautegiarekin konforme ez zegoelako, tartean dopajearen prebentzioa zegoelarik, hain zuzen, Kantauriko elitezko arraun klub guztiek onartu zutena.

2006ko maiatzean, Guardia Zibilak sarekada egin zuen Madrilen, kirol munduan dopaje eta legez kanpoko tratamendu medikua ezaugarri zuena. Puerto operazioaren ondorioz, orain- dik ikerketa aldian, eta, beraz, oraindik ez epaitua eta ez zigortua, Frantziako Tourraren antolakuntzak, espainiar autoritateek bidalitako informazioa baliatuz, txirrindulari taldeak behartu egin zituen ustezko inplikatuak beren zerrendetatik kentzera, nahiz eta horien artean inork positiborik eman ez edo zigorrik eduki ez.

Astanák, lehen Liberty Seguros ­zeinaren kirol medikua Kontxako errekorra eragin zuen betametasona tratamendua errezetatu zuen bera den­, txirrindulari gehienak galdu zituen, halako moldez non taldea egiteko gutxieneko txirrindulariak ez edukitzean, ez zuen 2006ko Tourrean parte hartzerik izan. Desagertutako Comunitat Valencianari zuzenki ukatu zitzaion proba horretan esku hartzeko gonbita. Berdin jokatu dute aurten bestelako goi mailako kirol probetan, hemen gurean ikusi ahal izan dugun moduan, txirrindularitza alorrean urrunago joan gabe.

Frantziako Tourrean bezala, Kontxako Estropada ikuskizun pribatua da, kasu honetan erakunde publiko baten jabetzakoa, alegia, Kultur eta Turismo Ekintzetxea, Donostiako Udalaren menpekoa. Berea da proba antolatzearen ardura osoa, zentzu guztietan, gainera.

Begi bistakoa da Kontxak, arraunaren tourrak, funtzionatzeko beste modua duela Frantziako txirrindulari probarekin konparatuta. Itsasoa ez da errepidea, arrauna ez da txirrindularitza, eta, jakina, Donostiako badia ez dago Frantziako uretan. Baina, desberdintasunen gainetik, kirolak anitzak izanik, kirol praktikan eta kirola egiten duten pertsonengan dago koska. Dopajea, une hauetan, kirol etikako arazo bat baino dezente gehiago da, osasunaren arazo bihurtu baita. Horren aurrean ezin dira begi-ak itxi, dopajearekiko zero tolerantzia guzti- on ardura da, eta zer esanik ez Eusko Jaurlaritzarena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Audiencia Nacional activa ahora el mayor juicio por «kale borroka»
Ekonomia
Reckitt Benckiser anuncia el cierre de la planta de Gueñes, que afecta a 190 empleos
Mundua
Siria frustra un ataque contra la embajada de EEUU en Damasco tras el aniversario del 11-S
Kirolak
El joven Antón emula a Laiseka y se estrena
Jendartea
Europistas debe indemnizar por «daño moral» a afectados por la nieve en 2004
Jendartea
El Papa tacha de «irracional» la teoría de la evolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss