DONOSTIA
Iketzaren uztarria nagusitu zen herenegun gauean
Elorrion amaitu ziren probetan. Irabazleek lan bikaina egin zuten, eta bigarren
sailkatuari hiru untze pasako abantaila kendu zien. Urrutia aurretik eta
Lopategi atzetik aritu ziren
itzain lanetan.
Eibarren, Arrate gainean ere izan dira probak
asteburuan, eta bertan etxeko idi parea nagusitu da, Agerre Azpirena. Bera,
nagusia eta Iketza itzain zirela. Proba galanta egin zuten, 49 untze egin
baitzituzten, eta hamahiruko aldea kendu zioten
bigarren sailkatuari.
Markinan, Erdotza auzoan, Arientzaren uztarriak eraman
ditu bertako pisu libreko mantak. Hemen ere irabazleek sekulako lana egin zuten,
eta hamaikako aldea kendu zien bigarren geratu ziren Etxetxoren
idi pareari.
Sekulako ikusmina piztu du datorren larunbat gauean, 22.00etatik aurrera, Aiako probalekuan jokatuko den zaldi-mando apustuak. Bertan Olarrearen eta Urkiagaren abereak neurtuko dira, askoren ustez gaur egungo bi onenak. Diru asko ari da jokatzen inguruan, eta probalekuko harmailak bete egingo dira ia inongo zalantzarik gabe.
Abere bakoitzak 1.250 kiloko harria erabiliko du, eta Urkiagak Olarreari 25 kiloko abantaila ematen dio. Itzainak ere jadanik aukeratuta dituzte. Olarreak Urrutia eta Elordui erabiliko ditu abereei laguntzen, eta Urkiagak, berriz, Isuzko Urrutia eta Larrazabal izango ditu. Abere jabe bakoitzak 1.200 euro jokatuko ditu dirutan.