GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-13
Asteburuko erasoak «planifikatuta eta antolatuta» zeudela esan du Lakuak
Asteburuan Donostian egindako era- soak gogor arbuiatu ditu Gasteizko Gobernuak, eta, gainera, ekintza horiek ez direla «espontaneoak» izan ere iritzi dio. Miren Azkarate eledunak aurrez «planifikatuta eta prestatuta» zeudelako uste osoa agertu zuen atzo. Gainera, hori ez dela bakea lortzeko bidea nabarmendu zuen, eta Batasunari azalpenak eskatu zizkion. «Indarkeriarik gabeko» agertoki batean lanari «diskrezioz» ekiteko deia ere egin zuen Azkaratek.

GASTEIZ

Gasteizko Gobernuko Miren Azkarate eledunak atzo adierazi zuen asteburuan Donostian izandako «kale borroka» ekintzak ez zirela «espontaneoak» izan, «planifikatutakoak eta antolatutakoak» baizik.

Igandean Intxaurrondoko PSEko egoitzaren aurka egindako erasoa ­kalte materialak eragin zituen eraikinean­, Bulevarrean autobus bati sua eman izana zein kutxazain automatiko baten aurka egindako ekintzak izan zituen atzo Azkaratek hizpide. Hain zuzen ere, Gobernuko Kontseiluaren ostean agerraldia egin zuen prentsaren aurrean. Bertan iritzi zionez, hain talde jendetsuak halako sabotaiak egin izana ez da «espontaneoa». «Prestatuta eta planifikatuta zegoen».

Hori hala, Azkaratek nabarmendu zuenez, hori ez da bakerako bidea, eta, horrenbestez, «kale borroka» jazoerak ustez antolatu dituztenei itaundu zien ea hori ote den bake bidean zein normalkuntzarako haiek egin nahi duten ekarpena. Gainera, beste behin aipatu zuen eskaera bateratua egin zaiola Batasunari ere bake bidean aurrera egiteko, «horrek laguntzarik ematen duen ala ez» argi dezan indar abertzaleak.

Bere Gobernuko Barne Sailak beste bi erasoren berri eman zuen atzo gauean. Batetik, 21.10 aldera, aurpegia estalita zeraman gazte talde batek Getxon autobus baten aurka egin zuela jakinarazi zuen, baina su eman aurretik Ertzaintza iritsi zela eta eragotzi egin zuela gaineratu. Bestetik, ordubete beranduago, kaputxadunek Elorrion hainbat edukiontzi gurutzatu eta horiei su eman zietela azaldu zuten iturri berek.

«Konfusio ugari»

Eraso horiei eta batzuen eta besteen adierazpenei erreferentzia eginez, Azkaratek esan zuen «konfusio asko» ari dela ikusten, eta hobe litzatekeela lan gehiago egiten jarraitzea. Hala aipatu zituen Ibarretxeren hitzak ere, behin baino gehiagotan esan izan baitu hark «bakea ez dela xake partida bat».

Horrexegatik, deia egin zuen lanari diskrezioz ekiteko; «edozein eratako indarkeriaren erabateko ausentzian». «Ideiekiko begirunezko kultura baten alde lanean jarraitu behar da, alderdi guztiek demokratikoki beren ekarpenak azal ditzaten, horiek eztabaidatuak izan daitezen eta ahalik eta akordiorik zabalenak lor daitezen», nabarmendu zuen bozeramaileak.

Egungo abagune politikoari dagokionez, azaldu zuen «oinarrizkoena» ez dela alderdien mahaia eratzeko data. Aitzitik, haren ustez, elkargune alder- dianitzak etorkizun hurbilean hutsik egin ez dezan, funtsezkoena eraketa «behar bezalako blindatzeaz» egitea da.

«Negoziazio politikoaren bidez PSOEk ETArekin negoziaketak desblokeatu» nahi ote dituen galdetu zioten gero kazeta- riek, eta Azkaratek honakoa erantzun zuen: «Eusko Jaurlaritzak beti esan izan du bakea bakea dela eta normalkuntza, normalkuntza. Azkenean, gauza batzuek besteetan eragiten dute, baina prozesu ezberdinak dira eta lehendakariak ere esan du eragile, solaskide eta metodolojia ezberdinak direla».

Egiteko bi ei daude: «Bake bidean aurrera egin, eta normalkuntzan ere aurrera egitea. Bi eremuetan aurrera egiteko lanean jarraitu behar da. Funtsezkoa ez da alderdien mahaia eratzeko data ezartzea, baizik eta eratzen denean etorkizun hurbilean hutsik egin ez dezan behar bezalako blindatzea izango duelako ziurtasuna izatea».



Ibarretxe: «Bizitza maila ona, eklipsatuta»

GASTEIZ

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak atzo adierazi zuen Euskadik «bizitza maila ona» duela, «ziurrenik historiako onena», eta egoera horrek arretarik ez duela irabazten iritzi zion, sarri bake zein normalkuntza politikorako prozesuek «eklipsatzen» dutelakoan.

Gasteizen egin zituen atzo adierazpenok lehendakariak, UDFko zein Alderdi Sozialista frantseseko diputatu eta senatarien ordezkaritza bati harrera egin ostean. Haiek Euskal Herrian dira hemengo egoera politikoaren, eta, bereziki, garapen ekonomikoaren nondik norakoak gertutik ezagutzearren; Ibarretxek bisita «oso berezia» dela nabarmendu zuen. Bestetik, arlo ekonomikoan herri honek bizi duen abagunearen datu esanguratsuak ere aipatu zituen gero lehendakariak prentsaren aurrean.

Bere aldetik, Jean-Pierre Balligandek, Aisneko departamentuko PSko diputatuak, «Euskadi indarkeriari aurre egiteko une berezian» dagoela adierazi zuen. «Etorkizunean pertsonak elka- rren arteko ezberdintasunak onartuz elkarrekin bizi daitezen prozesu oso garrantzitsua» dela esan, eta Estatu frantsesa horren jakitun dela gaineratu zuen.

«Armak isiltzea»

«Bakoitzak bere sentsibilitatea izango du, baina guztiak aitortu beharko dira», gaineratu zuen gero.

Balliganden ustez, horrek «noizbait armak isil daitezen» beharko du, bai eta prozesu politiko bat abia- tzea ere, «horrek dakarren guztiarekin». Hala, «askatasuna eta demokrazia defendatzeko» zein «agian luzea izango den prozesuak arrakasta lor dezan» alderdi bakoitza egiten ari den «ahalegina» ere aitortu zuen diputatuak.

«Euskadin egiazko bakea izango balitz, eta lasai bizitzerik balego, pentsa zer nolako hazkundea eta ongizatea izango litzate- keen», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Audiencia Nacional activa ahora el mayor juicio por «kale borroka»
Ekonomia
Reckitt Benckiser anuncia el cierre de la planta de Gueńes, que afecta a 190 empleos
Mundua
Siria frustra un ataque contra la embajada de EEUU en Damasco tras el aniversario del 11-S
Kirolak
El joven Antón emula a Laiseka y se estrena
Jendartea
Europistas debe indemnizar por «dańo moral» a afectados por la nieve en 2004
Jendartea
El Papa tacha de «irracional» la teoría de la evolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss