Presoen eskubideen aldeko ekimenak iragarri ditu Askatasunak larunbaterako
Askatasunak biziarteko kartzelaldia salatzeko eta euskal presoen aberriratzea exijitzeko manifestazioetara deitu du datorren larunbaterako Euskal Herriko bost hiriburutan. Ekimen horien bidez euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeaz gain, bultzada eman nahi diote Euskal Herrian abiatu den prozesu politikoari.
DONOSTIA
Datorren larunbatean, «Euskal presoak Euskal Herrira, xantaia gehiagorik ez! Biziarteko kartzelaldirik ez! Heriotza zigorrik ez!» lelopean, Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazioak egingo ditu amnistiaren aldeko mugimenduak. Asier Virumbrales, Anaiz Funosas eta Joxean Agirrek atzo Donostian emandako prentsaurrekoan gizarteari manifestazioetan parte hartzeko deia egin zioten, baita «eskubide guztien alde sutsuki hitz egiten duten» eragileei ere.«Zigorra beteta edo gaixotasun sendaezinak izateagatik kalean beharko luketeen presoak ezin direla kartzelan bahituta eduki» salatzeaz gain, «hainbeste esperantza piztu duen koiuntura politikoa» ezin dela usteltzen utzi argudiatu zuten Askatasuneko kideek. Eta, hori guztia salatzeko eta egun Euskal Herriak bizi duen prozesua bultzatzeko asmoz antolatu dituzte mobilizazioak. Bestetik, joan den igandeko manifestazioaren inguruan ere aritu ziren Askatasuneko kideak. Komunikabide gehienetan, «milaka herritarren exijentziari entzungor eginda autobus baten erretzeari arreta» jarri izana salatu bazuten ere, «oso po- zik» agertu ziren euskal gizarteak amnistiaren aldeko mugimenduari eman zion erantzunagatik. 4.000 pertsona inguru egon baitziren euskal presoen eskubideen defentsan eta bereziki Iñaki De Juana preso politikoaren egoera salatzen Donostiako kaleetan.
Marra gorria
Agirreren hitzetan, euskal gizarteak amnistiaren eskaera agenda politikoaren erdigunean kokatu du, eta «marra gorri argi» marraztu die estatuei: «Euskal preso eta iheslariak ez dira haien kalkulu politikoetarako panpinak. Eskubide subjektuak dira, eta ez Euskal Herriari xantaia egiteko gatibuak».Prozesu demokratikoen alde hitz egiten duten guztiei errepresaliatuen eskubideen errespetatzea ezinbestekoa dela esan zien, eta «barra-barra hitz egitea baino askoz gehiago egin beharko dutela» ohartarazi. Bere aburuz, PSOE «ezkutukeriaz eta hipokresiaz gainezka» dabil, alde batetik «prozesua blokeatuz» eta bestetik, beste zerbait adieraziz. Euskal presoekin duen jarrera PSOEk adierazten duen baikortasunarekin bat ez datorrela salatu zuen, eta Euskal Herriaren erabaki ahalmena errespetatzea eta errepresaliatuak zapaltzen jarraitzea bateragarriak ez direla gaineratu zuen Agirrek. Bestalde, presoen alde, 113 lagun elkarretaratu ziren Bilbon, eta 43 Arrasaten.
«Odón Elorza, un político con doble rasero moral»
Askatasuna acusó al alcalde donostiarra, Odón Elorza, de realizar un «gesto de clara precampaña electoral» al apresurarse a fotografiarse ante el autobús quemado el domingo. Una vez allí, Elorza se presentó como «un defensor infatigable del proceso de paz». Agirre recordó que el alcalde habló de «asco y de cobardía» respecto a la quema del autobús en el Boulevard, mientras que «no mostró ni un ápice de compasión ni solidaridad» con los heridos por la Ertzaintza el sábado en una movilización pacífica o por los presos donostiarras que están gravemente enfermos o que ya han cumplido las penas que les impusieron los tribunales. -
La Ertzaintza, frente a la labor informativa
DONOSTIA Iñaki de Juana Chaos cumple hoy 38 días en huelga de hambre y las muestras de apoyo con el donostiarra no cesan en Euskal Herria. Ayer en Mutriku se movilizaron 50 vecinos y en Donostia volvieron a recorrer las calles de la Parte Vieja informando, con megafonía y folletos, de la situación de De Juana. Según denunciaron a GARA participantes en esta iniciativa informativa, la Ertzaintza obstaculizó su desarrollo: «En la calle Elkano estaba aparcada una furgoneta, de la cual han salido los ertzainas peloteros en mano. Se han puesto delante y han pedido a dos de las cuatro personas que transportaban el panel informativo que se identificaran, porque sino los iban a detener». El preso, que ya ha perdido unos 16 kilos, será sometido a pruebas médicas cada tres días a partir del viernes, cuando cumplirá 40 días de ayuno. Más allá de las fronteras del país, mediante internet también se recogen muestras de solidaridad con De Juana. En el portal alternativo rebelion.org, por ejemplo, se puede encontrar un artículo que, bajo el epígrafe «Campaña internacional de solidaridad con Iñaki de Juana», emplaza a los internautas a solidarizarse con el donostiarra. Informes policiales Señala, además, un modo de expresar la solidaridad: «Enviando la protesta a los cuerpos consulares y embajadas españolas», así como el envío masivo de cartas al presidente español, al presidente de la Audiencia Nacional, Carlos Dívar, o a la directora de Instituciones Penitenciarias, Mercedes Gallizo. Por otro lado, la Fiscalía de la Audiencia Nacional española ha solicitado información policial sobre la quema de un autobús el domingo en el Boulevard donostiarra y su «relación» con la manifestación pro amnistía que horas antes recorrió las calles de la capital guipuzcoana.
|