GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-23
Maniobra militarrak ekiditeko protokoloa abiatu du Jorratzen-ek

DONOSTIA

Urriarekin eta azaroarekin batera, Euskal Herrian ugaritu diren maniobra militarrak gaitzesteko eta haiek ekiditeko egindako protokoloa aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten atzo Jorratzen Partzuergoko kideek. Bertan, Jokin Zubeldia Zaldibiako hautetsia, Zigor Txopitea Lekeitioko hautetsia, Aritz Kortabitarte Eudimako presidentea eta Pavel Viñas Jorratzen Partzuergoko koordinatzailea egon ziren. Haien izenean, Niko Morenok hartu zuen hitza, Jorratzen-eko lehendakariak.

«Euskal Herrian dugun gatazka politikoa gainditzeko urratsak eman nahian gabiltza, eta probokazio hutsa da halako indar erakustaldi militarrak egitea», azaldu zuen Morenok, eta ekintza horiek ekiditeko desmilitarizazio prozesu bat bultzatzea ezinbestekotzat jo zuen.

Jorratzen Partzuergoko kideen aburuz, urtero Euskal Herrian egiten dituzten maniobra militarrak ez dituzte euskal lurraldearen orografia egokiagatik egiten. Morenoren iritziz, maniobra horiek guztiek «kutsu politikoa» dute. Ekintza horiek «euskal herritarrei mezu politiko argi bat helarazteko» egiten dituztela adierazi zuen. Finean, «indar erakustaldi argiak» direla nabarmendu zuen Jorratzen-eko lehendakariak.

Orain arte, Jorratzen Partzuergoa maniobra horien aurrean erantzutera mugatu dela azaltzearekin batera, «jauzi kualitatiboa» emateko garaia iritsi dela adierazi zuten atzoko agerraldian. Eta «jauzia» emateko, udazkenero Euskal Herrian egiten duten «Guión» izeneko maniobra militarrari erantzuteko «Jarrera protokoloa» egin dute.

«Jarrera protokoloa»

Arabako, Bizkaiko, Nafarroa Garaiko eta Gipuzkoako udalek maniobra horien kontrako erantzun komuna ematea da protokoloaren xedea.

Hiru ataletan banatzen da aipatutako protokoloa. Maniobrak egiten hasi aurretik, udalek osoko bilkuren bidez maniobrak debekatzea eta debe- ku horiek gizarteratzea beharrezkoa dela nabarmentzen du lehen atalak. Bigarrenak, aldiz, maniobrak eginez gero, publikoki salatzeko eskatzen du. Azkenak, datozen asteetan egingo den agerraldian parte hartzeko deia egiten du.

Euskal Herriko gatazka politikoa gainditu eta kanpoko esku-hartzerik gabe erabaki ahal izateko, Jorratzen-eko kideek ezinbestekotzat jo zuten maniobra militarren aurrean erantzun bateratu bat ematea. Hori dela-eta, urriaren 12aren inguruan Euskal Herrian egingo dituzten ekimenekin haien adostasuna adierazi eta gizarteari parte hartzeko deia egin zioten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss