GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-23
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
·Euskadiko Federazioa egoeraren erantzuletzat dute, baina elkarlanerako deia egin diote

DONOSTIA

Euskal Herriko Pilota Konfederazioa (EHPK) plazaratu zen atzo Donostian, Mexikon jokatzen hasi diren Munduko Txapelketan selekzio propiorik gabe parte hartuko duten pilotari euskaldunen presentzia dela-eta hausnarketa egiteko.

Martin Ibarrarekin batera, Mitxel Egiagarai Nafarroatik, Ellande Alfaro lapurtarra Iparraldetik eta Aitor Axpe arabarra Euskal Autonomia Erkidegotik, nolabait, Euskal Herria administratiboki zatituta dagoen lurralde-eremu bakoitzeko ordezkariak izan ziren.

Ez da sinbologia hutsa, Alfarok argi utzi zuenez, EHPK Euskal Herriko lurralde orotarik ordezkapena duen erakundea baita, eta hori horrela izaki, minduta azaldu zen hainbeste euskal pilotarik Mexikon «frantses eta espainiarrekin aritzeko» hautua eginagatik. «Baina, asko Euskal Herrian geratu direla nabarmendu beharra dago. Duela lau urte, batzuk Iruñean parte hartzeari uko egin genion, eta orain ere badira».

Minduta azaldu ziren bai, EHPK-koak, eta gaur egungo egoera hori izatearen errua Nazioarteko Federazioari, eta bertan indarrean den Espainiakoari «eta hari laguntzen dion Nafarroakoari» bota zioten, alde batetik, eta Euskadikoari, bestetik. «Nazioarteko Federazioak duen errua handia da, Euskal Herriko ordezkari eta egiturak ez dituelako onartzen». «Izan ere, Espainiako Futbol Federazioko presidentearen ostean, Pilotakoa da gehien kobratzen duena, guztiz esanguratsua, bere lan politikoaren isla, eta Nafarroakoa enbor bereko adarra da», gaineratu zuen Ibarrak.

«Baina Euskadikoak ere erantzukizun handia du», aipatu zuen Alfarok, eta duela lau urtetik hona egindakoa kritikatu zuten. «Indarra zutela uste genuen, baina norabide gabeko erakundea dela ikusi dugu. Mila bilera egin genituen Euskal herriko selekzioa bultzatzeko, akordio bat genuen. Lau urte pasatu ziren eta ordutik lanari uzteaz gain ­duen babesa eta aurrekontua gure eskuetan balego...­, EHPKri harriak ipintzen dizkio bere bidean», adierazi zuen Ibarrak.

Baina egoeraren balorazioa egiteaz gain, proposamenak, aportazioak egin nahi dituzte EHPK-koek, baita egin nahi duten ekimenaren aurrerapena eman ere. «Badugu proiektu bat euskal selekzioaren blokeo hau askatzeko. Hilabete batzuk barru administrazioen aurrean aurkeztuko dugu eta erantzuten ez badute, babesle pribatuen aurrean».

«Euskadiko Federazioa jorratzen saiatu zen bidea agortu da ­ia ezinezkoa da­, eta hasieran maila apal batean bada ere, oraingo moldeen arabera, bide paraleloa egitea Nazioarteko Federazio berria osatzea da».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss