GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-23
Hamaikagarren krisia Poloniako Exekutiboan
·Kacynski anaiek Samoobrona alderdiko lehen ministro ordea kargutik bota dute

Aurrekontu neoliberalen eta Afganistanera soldaduak bidaltzeko erabakiaren aurka azaldu den Samoobrona alderdia gobernu koaliziotik bota egin dute Polonian poterea biltzen duten Kaczyinski anaiek. Gehiengo osoa galdu duten arren, ez dute hauteskundeak aurreratzerik nahi.

WASHINGTON

Samoobrona (Autodefentsa) alderdiak mediku, erizainen eta irakasleen soldatak igotzea eta nekazariei laguntza gehiago bideratzea defendatu zuen Gobernuaren aurrekontuen aurka. Bide batez, Jaroslaw Kaczynski lehen ministroari Afganistanera soldaduak bidaltzeko erabakia ezkutuan hartu izana leporatu zion.

PiS alderdiko lehen ministroak ez de denbora alferrik galdu eta Samoobronako buruzagia eta lehen ministro ordea, Andrzej Lepper, kargutik botatzeko eskatu zion presidente eta bere anaiari, Lech Kaczynskiri. Espero zen bezala, honek ez dio inolako oztoporik jarri.

Gehiengo osorik ez

Arazoa PiSek gehiengo osoa galdu duela da. Poloniar Familien Liga ultraeskuindar taldearen babesa du, baina Samoobrona alderdiaren barnean alderdiz aldatzea diruz saritzen ari da.

Bide batez, Nekazarien Alderdi Poloniarrarekin negoziatzen hasi da. Bozak aurreratzerik ez du inolaz ere nahi, galtzeko arriskua duelako. Poloniak krisialdi handia bizi du azken urteotan. Ezkerreko alderdiak sekulako jipoia jaso zuen azken hauteskundeetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss