Berrogeita bost egun eman ditu Iñaki de Juanak ezer jan gabe.Eta 46.garrenean, infartoak gure herrikidea jota uzteko arriskua somatu denean, presondegietako agintaritzak, Albaro Reizabal abokatu- aren helegiteen gainetik, bortxaz elikatzea erabaki du.
Gose greba, manu militari, kitto.
Madrileko gobernuak ez du inolaz ere nahi gose-oporrean hildakorik inor.
Iñaki de Juanak, 51 urte, hondatuta dauka jadanik bere osasuna; medikuntzak garbiki adierazi baitu hilabetetik gorako gose-oporretan oso normala dela lesio sendagaitzak ager- tzea, giltzurdinetan batez ere.
Baina ondorio ezin larriago hau ere ekarri du: gandhismoak, eta gose-greba mugagabeak bereziki, ez daramala inora.
Beste ondorio nabarmen eta garrantzitsu bat agerrerazi du greba honek bidenabar: gure herrian, bai gandhismo bortxagabeak, batetik; eta bai borroka bortitza bultzatzen dutenek, bestetik, pertsona multzo bertsua osatzen dutela.
Garbiago: salbuespenik gabe ia-ia, gandhismoa zinez aurrera eramaten dutenak ez direla inondik ere borroka bortitzetatik at ibilitako pertsonak (apezpikuak, eman dezagun; edo anti-ETA politikariak, «pacifista» amorratuak, edo-ta moralista gorenak). Ez, ez. Arizkuren gogoraztea aski da, adibidez. Edo-ta azkeneko urte hauetan 30, 35, 40 gose-egun jasandako beste militante asko. Ezker abertzaleko jendea izan dira salbuespenik gabe, oker ez banago.
Badirudi, hitz batez, gandhismoak ez dituela bere sustraiak instituzioetako gizon eta emakumeengan finkatu. Erro horiek extra-parlamentariak direla dirudi.
46. egunean Iñaki de Juanari bere ekintza gandhiar miresgarria indarka etetean, gauza bat agertu da dirdaitsu: Gan- dhik goraipatzen zuen «satyagraha» delako hark Estatu españolean ez duela ezertarako balio. Madrilen «Egiaren Indarra»ri paso egiten zaio.
Hori dela bide, zerk balio dezake Euskal Herriari dagokion Auto-Determinazio eskubidearen onarpenean? Hau- xe da Bakea benetan nahi duen orok bere buruari galdetu behar diona. Alegia, non da ateka gure herri honek bere herri-eskubideak legeztaturik ikusi, eta obra ahal ditzan?
Su-etenean sei hilabete luze joan dira; eta hemen ez da betiko zanpaketa eta uko errabiatua besterik somatzen.
Hau omen da azalpena: «En España nadie quiere dar el menor paso para no perder las elecciones».
Baina hauxe da ikaragarriena. Garbiki adierazten duelako Espainian, oro har, Euskal Herriaren nazio-eskubideak aitortzeko girorik ez dagoela. «Los vascos son tan españoles como los murcianos y los salmantinos. Deben olvidarse de localismos, y pasar por taquilla como todos los demás».
Espainiar hauteslegoa ia-ia osoki biltzen duten PPak eta PSOEak, bat egiten dute gure arazoan, 1839an bezalaxe, «dentro de la Constitución, discutiremos; fuera de la Constitución, nada de nada».
Aznar eta neo-fasistek, batetik, ez dute beren helburua mendrenik ere izkutatzen: «hay que conseguir la derrota total y definitiva de todos los separatistas».
R. Zapatero, berriz, eta «talante»koak, ez dira gurekiko goxoago edo etorkorrago. Presoekiko jokabide krudel gupidagabean erakusten dute beren «talantea» zer den, Iñaki de Juanak bere odolaz erakutsi duenez: 18-98 aurrera, hogei urte gartzela egin ondoren beste 96 eskatzea, sakabanaketa ankerrari eustea, berrogei urterainoko presoaldia luzatzea, Catalunyako masaileko ikaragarria... Denak adierazten du gauza bera: Espainia prest dagoela Ahuñamendiko Txetxenia eraikitzeko.
Lehenengo urratsa badute: ETAren su-eten iraunkorra. Eta garbiki esaten dute: «Ya se ha terminado la pesadilla de estos cuarenta años» (alegia, lehenago ez zegoen euskal arazorik!).
Orain bigarrena dator, PNVaren bidetik: «otro Estatuto a la baja para las Vascongadas, y Paz para hacer buenos negocios otros 25 años».
Hordago botata dago. Nork ez du oraindik bere larruan senditu?
Kontura gaitezen be- deren. -