GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-23
Floren Aoiz
Pedro Jota

Pedro Jota Ramirez espainiar farandula mediatikoaren pertsonaia ospetsua dugu.

Duela urte batzuk ETArekiko elkarrizketak erabiltzen zituen propaganda egiteko, baina gaur egun eskuin-muturarren ordezkaria bilakatu da.

Pedro Jotak, GAL talde terrorista indarrean aritu zen bitartean, ez zuen zarata handirik egin, baina gerora horretan aurkitu zuen Aznarri bidea irekitzeko beta, eta buru-belarri jardun zuen Estatuaren zikinkeria batzuk argitaratuz. Ramirezen xedea ez zen justiziaren garaipena, ezta estatu terroristen zigorra, gobernu aldaketa baizik. Ez ditut ahantzi X jaunaren gaineko aipamenak, ezta informazioaren merkatuari esker Pedro Jotak eta beste batzuek lortu zituzten emaitza komertzial nahiz erreferentzial- tasun mailakoak. Euskaldun batzuen heriotzak zirela eta atarramentua erdiesteko parada hauteman zuten, baita ongi profitatu ere.

Gogoan dauzkat oraingoz ene herriko progreak “El Mundo” besoazpian tabernaz taberna. Hura ezkerreko irudia zuen eskuineko egunkaria izan zen, baina orain gauzak erabat aldatu dira. Nork eta Zarzalejosek, “Abc”ren zuzendariak, gogorki salatu du Pedro Jotaren jarrera, martxoaren 11n egindako sarraskiaren inguruko asmakizunak direla eta. Beste era batera esanda, garai batean megamoderno gisa agertzen ze- nak Zarzalejos aurreratu du, eskuinetik!

Gaur egun, Pedro Jota Jimenez Losantos eta PPko elementu sutsuenekin dago lerrotuta. Hainbat analistaren ustez, izugarria da alderdi horretan daukan eragina, agenda ezartzeaz gain, zer egin eta nola erabakitzeko unean biziki garrantzitsua bide direlako bere irizpideak. Egia izan ala ez, ez dago bakarrik, espainiar neokonserbadoreen zoologikoan basatiak ugaltzen dira egunez egun, lurraldea zaintzeko lehiak biderkatzen diren erritmo berean.

Ez nau ustekabean harrapatu, honenbestez, Pedro Jota Iruñera etorri izanak Nafarroa arriskuan dagoela esateko. Nafarroak salbatzaileak aurkitzen ditu bilatu gabe, eta OPUSen unibertsitatean ibilitako Ramirezek zerrenda zabaldu nahi izan du. Ez dut uste Pedro Jotak zutabe hau irakurriko duenik, baina aukeran, galdetuko nioke zergatik ez zuen Iruñean errepikatu 1998ko urrian, chat batean, autodeterminazioaren inguruko galdera bat erantzunez esan zuena: «‘El Mundo’ no se opondrá nunca a ningún proceso democrático que implique que los ciudadanos decidan sobre lo que quieren ser y con quién quieren estar». -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss