GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-23
AHT gelditzeko manifestaziora deitu dute Legutianon
·Datorren urriaren 7an izango da, "Herriari entzun, AHT gelditu" lelopean

AHT Gelditu! Elkarlanak ohartarazi zuen litekeena dela datorren hilean Arratzu-Ubarrundia eta Legutiano udalerrien artean agindutako «euskal Y»aren lanak hastea. Arrisku hori dela-eta, datorren urriaren 7an, «Herriari entzun! AHT gelditu!» lelopean, Legutiano herrian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu zuen.

GASTEIZ

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestaziora deitu du datorren urriaren 7rako, Legutianon. Lakuako Gobernuari eta Sustapen Ministerio espainolari «euskal Y»aren egitasmoa geldi dezatela exijitzeko helburua izango du Elkarlanak, bai eta gizartean «desadostasun ikaragarria» sortzen duen proiektu erraldoi horri buruz gizartean «parte-hartzean oinarritutako informazio, eztabaida eta erabaki prozesua» abian jarri behar dela adierazteko ere.

Proiektu «inposatzaile» horrek eragingo lituzkeen ondorio «latzen» aurka daudenak «gero eta gehiago» izan arren, gobernuek «nagusikeriari» eutsi diotela salatu zuen. Gainera, eztabaida sozialari «aukerarik eman gabe» proiektua «inpunitate osoarekin» aurrera daramatela ere salatu zuen.

Gatazka «alarma» egoeran dagoela nabarmendu zuen, Arratzu-Ubarrundia eta Legutiano artean agindutako lanak datorren hilean hasteko arriskua dela-eta. Horiek hala, “Herriari entzun! AHT Gelditu!” lelopean 17.30ean plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen. Egun berean, 10.00etan, Legutianoko kultur etxean batzar nagusia egingo duela jakinarazi zuen AHT Gelditu! Elkarlanak. Informazio eta mobilizazio dinamika gehiago bultzatuko ditu bertan.

Herri-galdeketa

Urbinako herribatzarrak egindako herri-galdeketa txalotu zuen, herritarrek erabaki nahi dutela «ozenki» esateagatik eta herriak azpiegitura horren kontra oposizio irmoa agertzeagatik. Sustapen ministro espainol Magdalena Alvarezek adierazi zuen «erresistentzia topatu eta desjabetze-prozesuan arazoak» izaten ari direla onartu duela.

AHT Gelditu! Elkarlanaren aburuz, «behar-beharrezkoa» da Euskal Herriko inguru sozialean eta naturan ondorio larriak eragingo lituzkeen proiektu «txikitzaile horren inposaketa behingoz amaitzea» eta erabakietan herri eta auzo kaltetuen parte-hartze zuzena sustatzea. Amaitu aurretik, Lakuako Garraio Sailak iragarri duen kanpaina «propagandistiko hutsa» arbuiatu zuen.

.



Autorizados cuatro nuevos tramos por 354 millones
GARA

MADRID

El Consejo de Ministros español autorizó ayer al Ministerio de Fomento a licitar las obras de plataforma para cuatro nuevos tramos de la ‘Y vasca’. El importe global de la licitación asciende a 353.942.428 euros, según informó el Ejecutivo. El presupuesto del tramo Legutiano-Eskoriatza (Subtramo I) asciende a 90.403.289 euros y tiene un plazo de ejecución de 47 meses. Su longitud es de cinco kilómetros, que discurren por los municipios de Legutiano y Arratzu-Ubarrundia. El de Legutiano-Eskoriatza (Subtramo II) es de 91.378.420 euros. El plazo de ejecución es el mismo y su longitud es de 2,4 kilómetros, situados en Legutiano, Aramaio, Leintz-Gatzaga y Eskoriatza. El presupuesto del tramo entre Arrasate y Elorrio asciende a 100.841.874 euros. Está previsto que sus 4,44 kilómetros se realicen en 40 meses. El último tramo, entre Durango y Abadiño, costará 71.318.843 euros y tiene un plazo de dos años. Sus 3,52 kilómetros, están enclavados en8 los municipios de Abadiño, Izurtza y Durango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss