GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-23
Asteburu mardula Iruran San Migel jaiak hasi berritan
Festak hasi berritan ­atzo izan zen irekiera ofiziala­ Irurako San Migel jaietan eskaintza majoa prestatu dute gaurko. Haur eta gaztetxoentzako hamaika aukera izango dira goizean nahiz arratsaldean, eta gau partekoa helduxeagoentzat pentsatuta dago. Kontzertu interesgarria Pikutara eta Su Ta Gar taldeek eskainiko dutena.

IRURA

Hasi dira Iruran San Migel jaiak. Atzo arratsaldean izan zen Herensugearen etorrera, eta modu horretan eman zuten jaiak gozatzen hasteko baimen ofiziala. Eta ez gozatzeko aitzakiarik ez dago; haur, gazte edo heldu, egitarauan edonoren gustuko ekitaldiak daude, izan bertako edo kanpoko.

Etxeko txikienek, seguru asko, erabakiko zuten dagoeneko gaur arratsaldean faltatu ezineko hitzordua daukatela Pirritx eta Porrotx pailazoekin. Gazteek kontzertu ederra dute aukeran gau partean, Pikutara eta Su Ta Gar taldeekin. Hala ere, jaietako adina askotan ez da izaten urteko beste egunetako berdina, eta, beraz, ezin da inoren aukera mugatu. Norberak erabaki dezala egunotan zenbat urte dituen eta zer egin nahi duen.

Adinak adin, sagardozale izatea nahikoa izango da gaur arratsaldeko dastaketara bertaratzeko. Irurako, Adunako, Astigarragako, Andoaingo, Tolosako eta Asteasuko mama gozoa izango da aukeran.

Eta aukerak beste hamaika izango dira Iruran; izan ere, datorren asteburura arte iraungo dute jaiek.

Egitaraua

Larunbata 23

11.00: Marrazki lehiaketa txikienen- tzat San Migel plazan

12.00: Patata tortilla lehiaketa San Migel plazan

13.00: Apar-festa Zaharren Biltokia- ren aurrean

13.30: Gazteen dantza-soka San Mi- gel plazan

14.30: Gazteen bazkaria Zaharren Biltokian eta haur eta gazte- txoen bazkaria San Migel plazan

15.30: Haurrentzako ludoteka eta lantegiak Loatzo plazan

17.30: Buruhandiak kalejiran

18.00: Ume festa. “Maite Zaitut” Pi- rritx eta Porrotx pailazo talde- ak eskainia Loatzo plazan

20.00: Sagardo dastaketa San Migel plazan trikitilariek lagunduta.

24.00: Rock kontzertua San Migel plazan. Pikutara eta Su ta Gar 24.00: Dantzaldia garbilekuaren on- doko plazan. Coctel Latino

Igandea 24

11.00: Meza Nagusia

12.30: Gorritiren abereak San Migel plazan

17.30: Herri kirolak frontoian. Naza- bal eta Olasagasti aizkolariak eta Iñaki eta Inaxio Perurena harrijasotzaileak

18.30: Galdakaoko Andra Mari Dan- tzari taldea. Ondoren, erro- meria Legoya taldearekin


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss