GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-23
Azkar mugitzeko eskatu dio Odon Elorzak Zapaterori

MADRID

Odon Elorza Donostiako PSEko alkateak Gobernu espainolari «urgentziazko pausoak» emateko deia egin zion atzo, prozesuak dituen «une zorrotzak» gainditzeko.

Orain arte Gobernu espainolak halako pausorik ez duela eman esan, eta «logika demokratikoan» sartzen diren urratsak ematea beharrezkotzat jo zuen, TVEri egindako adierazpenetan. «Egiaren garaia» dela nabarmendu zuen Elorzak, eta «terrorismoa bukatzeko», «ausardia, gaitasuna eta Estatu zentzua» eduki behar dela gaineratu zuen Elorzak.

Bestetik, ilegalizazioaren auziari dagokionez, Elorzak zera uste du: «Ezker abertzaleko sektore muturrekoenak ez du konfiantzarik; ez baitute uste Gobernuak legalizazioaren alde egingo dutenik». Bide horretan «hainbat erabaki judizialek» ez dutela lagundu salatu zuen. Ilegalizazioaren auzian egin beharrekoak Batasunaren esku daudela uste du Elorzak, baina, prozesuari dagokionez, ez du argi une honetan aurrera egiteko eman beharreko pausoak noren esku dauden.

Bestetik, presoen hurbiltzea «presio sozialik gabeko egoera batean» egitea komenigarriagoa dela adierazi zuen Odon Elorzak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss