GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-23
SAIL OFIZIALA: "Vete de mi", Victor Garcia Leonek zuzendua
Aita-semeen arteko gatazkaz, begirada mingotsa

DONOSTIA

Santiago (Juan Diego) adinean aurrera doan aktorea da, arrakasta handirik inoiz lortu ez duena. Azkenaldion, Ana du bikotekide (Cristina Plazas). Gauzak, nola edo hala, baina ondo doaz, itxuraz behintzat, harik eta Guillermo (Juan Diego Botto) agertu den arte. Santiagoren semea da Guillermo, 30 urtekoa. Ez du lanik, ezta lan egiteko gogorik ere. Hori da Victor Garcia Leonek zuzenduriko “Vete de mí” film espainiarraren abiapuntua.

«Bide desberdinetatik, baina beren buruaren kaltetan etengabe ari diren aita eta semearen istorioa da, komedia mingots moduan kontatua», adie- razi zuen zuzendariak berak.

Juan Diego Botto “Martin H”ri esker nabarmendu zen, eta atzo esan zuenaren arabera, film haren ifrentzua da Garcia Leonena. «Izan ere, ‘Martin H’ eta antzeko filmek gazteak begirunez tratatu ohi dituzte, eta gurasoak, berriz, zorrotz. ‘Vete de mí’k, aldiz, batzuk zein besteak gupida gabe astintzen ditu», esan zuen.

Victor Garcia Leonek, Guillermo bezala 30 urteren bueltan dagoenak, zera gaineratu zuen: «Nire ustez, den-denak oso ‘ulerberak’ dira gazteokin. Egia da etxetik alde egitea-eta ez dela erraza, baina baita gazteok, askotan, kopeta galanta dugula ere. Horregatik filma ez da ‘ulerbera’ ez batzuekin, ez besteekin».

Filmaren ardatz nagusietako bat Juan Diegoren eta Juan Diego Bottoren arteko aurrez aurrekoa da. Beteranoak gaztearen lana goretsi zuen, eta gazteak, beteranoarena. «Parean zenbat eta aktore hobea izan, gero eta hobeto egiten dugu», adostu zuten.

Filmean, besteren artean, Esperanza Roy, Jose Sazatornil, Rosa Maria Sarda eta Iratxe Elorriaga ere aritu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss