Getxon kontu kontari dabiltza egunotan
GETXO
Getxokontari Getxoko Narratzaileen Lehen Jaialdia ari dira egiten egunotan. Atzo arratsaldez Algortako Geltokia plazan bildu ziren kontalariak. Ondoren beste hainbat kontalarik helduentzako kontaketak egin zituzten Piper’s Irish Pubean.
Gaur, Algortako Geltokia plazan 11.00etatik 12.30era Miren Camison, Maite Franko eta Pello Añorga arituko dira euskaraz eta Alvaro Lozano eta A la Luz de las Velas gaztelaniaz, 12.30etik 14.00etara. Arratsaldez, Antton Irusta eta Joseba Ramirez arituko dira euskaraz 17.00etatik 23.00etara, eta 18.00etatik 19.00etara Aranza Cruz gaztelaniaz. 21.00etatik 23.00etara, berriz, Andres Isasi Musika Eskolan beste hainbat kontalari arituko dira:Virginia Imaz, A La Luz de las Velas, Miren Camison, Joxe Mari Carrere, Itziar Rekalde, eta Kandelen Argipean.
Bihar beste hainbat saio egingo dira.
|