GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-23
Lourdes Iriondori omenaldia egingo diote Urnietan

URNIETA

Lourdes Iriondo kantariaren omenez hainbat ekitaldi egingo dituzte Urnietan. Lehena datorren asteartean izango da, haren ibilbidea gogoratuko duen solasaldia egingo baitute Lekaio kultur etxean, 19.30ean. Beste batzuen artean, Joxe Mari Iriondok haren bizitzaren zertzeladak emango ditu.

Ondoren, Miren Azkaratek, Gasteizko Gobernuko Kultura sailburuak, kantaria ardatz duen liburua aurkeztuko du, “Bidegileak” bildumaren barnean argitara emana.

Ekitaldiek datorren ostegunean jarraituko dute, Urnietako San Miguel parrokian 11.00etan egingo den mezarekin. Segidan, han biltzen direnak Lourdes Iriondoren izena eman dioten parkera joango dira. Bertan, Joxean Artzek, Joxe Angel Irigarayk eta Xabier Lete senarrak hainbat poesia irakurriko dituzte.

Hurrengo egunean Pierre Paul Berzaitzek kontzertua emango du Sarobe Arte Eszenikoen Zentroan, 22.30etik aurrera.

Ekitaldiak ez dira horretara mugatuko, abenduaren 23an Ez Dok Amairu taldearen gaineko erakusketa irekiko baitute 12.15ean, Lekaio kultur etxean. Urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.

«Erakusketak labirinto itxura izango du, eta ikusi ahala bisitariak Lourdes Iriondoren eta bizi izan zuen kultur mugimenduaren isla diren agiriak, argazkiak, grabazioak eta bideoak ikusiko ditu. Erakusketa hau Jexux Artze fundazioaren eta Usurbilgo Udalaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan dute.

Abenduaren 26an, berriz, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert-en “Ama Lur” filma erakutsiko dute Saroben. Martxoan, gainera, monolito bat inauguratuko dute Lourdes Iriondoren izena daraman parkean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss