GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-23
Biarritzek bere maila ematen hasteko aukera du
·Zuri-gorriak sailkapeneko bigarren postuan egon arren, ez dabiltza joko onarekin

DONOSTIA

Biarritzek bere maila erakusten hasteko parada izango du gaur Albiren aurka, Agilera estadioan. Partida 18.30etik aurrera jokatuko da.

Biarritz sailkapeneko bigarren postuan dago 18 punturekin. Hala ere, zuri-gorriak ez dira jendeak itxaroten duen jokoa erakusten ari, orain arte, behintzat, beren mailatik nahiko aparte baitabiltza.

Gaur hobetzen joateko aukera dute, sailkapeneko behealdean dagoen Albi hartuko baitute. Berri onak dituzte, gainera, zuri-gorriek, Lievremont, Thion eta Gobelet itzuliko dira-eta deialdira, baita hamabostekora ere. Jadanik lesioak gainditu dituzte, eta gaur berdegunean izango dira berriro. Izango ez direnak Bobo eta Dupuy dira. Izan ere, biak min hartuta daude, eta oraindik ez dira osatu, eta gaur ezin izango dute partida jokatu.

Albiri dagokionean, aldaketa asko egingo ditu hamabostekoan, ez baita ahaztu behar asteartean berriro ere Liga izango dela, eta frantziarrek jokalari batzuei atseden eman nahi izan diete gaur Biarritzen jokatuko duten norgehiagokan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hablar poco, discutir menos y hacer más
Jendartea
Un día para ver las ventajas y echar en falta su continuidad
Euskal Herria
Garzón desmiente a la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
El comité acusa a las instituciones de «facilitar el cierre» de Reckitt
Mundua
Hizbula celebra su «victoria» sobre el Ejército israelí
Mundua
Trágico accidente de un TAV en el oeste de Alemania
Kultura
Lluis Llachen requiema eta era berean aldarria martxoaren 3ko biktimen alde
Kirolak
Nazioartean bide paraleloa jorratu nahi du EHPK-k
Euskal Herria
Ibarretxe propone Ahotsak como base del acuerdo previo a la mesa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss