GARA, euskararen babesle
DONOSTIA
Euskarazko azpititulu elektronikodun pelikulei lagunduko die GARAk Zinemaldian zazpigarren aldiz. Sortu zenetik bertatik aritu da egunkaria jaialdiarekin elkarlanean, eta iaz izan ezik, urtero eman die babesa euskarazko azpitituluak dituzten filmei. Edizio honetan hogeita hamar emanaldi izanen dira, denak arratsaldez eta zinema aretoetan, Principen, Trueban eta Antiguo Berrin. Hainbat sailetako lanak ikusiko dira: “General Idi Amin Dada”, “Tricheurs”, “Barfly” eta “Before and after” Barbet Schroeder ezagutarazteko sailean;“Frontieres”, “Les oiseaux du ciel”, “Gaijin - os caminhos da liberdade” eta “Hester street” emigranteei buruzko zikloan; “If i Had a million”, “Trouble in paradise”, “Desing for living” eta “That uncertain feeling” Ernst Lubitschi eskainitako atzera begirakoan; eta “Bamako”, “Belle toujours” eta “Vitus” Zabaltegin.
|