GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-02
Marije Fullaondo, Eli Zubiaga - Mahaikidea eta Hezkuntza Arloko kidea (Batasuna)
Betiko arazoak

Ikasturte berria abian da Euskal Herriko hezkuntza eremu orotan. Ikasle gazteenek duela bizpahiru aste estreinatu zuten ikasturtea; iragan astean eman diote hasiera urte akademikoari adinez nagusienak direnak. Ikasturte berria; ikasle, guraso eta langile berriak gure eskoletan; proiektu berriak; ilusio berriak... baina betiko arazoak, arazo zaharrak ditugu mahai gainean ikasturte hasiera honetan ere euskal hezkuntzan. Gaur horietako batzuei baino ez diegu helduko. Espazio arazoak.

Herri ukatua eta zatitua izateak ondorio larriak ekarri dizkio gure herriak beharrezko duen hezkuntza eredu eta sistema propioari. Estatuetako hezkuntza sistemen berrantolaketaren testuinguruan etengabe indarrean jartzen diren lege anitzek Euskal norta- sunaren desitxuratzean eta zapuzte asmotan izan duten eta daukaten eragina begi bistakoa da. Estatuek euren interesen neurrira egindako hezkuntza sistemen bidez ­hegoaldean, gobernu autonomoak eta foralak kudeatuta­, Euskal Herriaren nortasuna, historia, hizkuntza eta behar sozio-ekonomikoen araberako sistema propioa ukatzen digute. Eta hori ez da, noski, abstraktuan edo maila ideologikoan geratzen den kontua; gure hezkuntza zentroetako eguneroko jardueran islatzen diren arazo errealetan irudikatzen dira.

Hezkuntza Sistemaren barruan, Unibertsitatearen egitekoa nabarmengarria da; azpi-sistema horrek bermatu behar baititu, nagusiki, herri garapenerako ezinbestekoa den alor anitzetako maila altueneko jakintza, azterketa kritikoa eta oinarrizko ikerketa. Baina, Unibertsitatearen eremuan, estatuen esku hutsetan daude ikerketa politika, titulazioak, irakas- leria edota unibertsitateen homologazioa. Herri gisa eskumen horiek ez izateak dakartzan ondorio latzen artean, ikerketan dauden gabeziak azpimarratu nahi ditugu, batetik; bestetik, irakasle gorputz propioa ez izateak adierazten duen gabezia aipatu beharra dago, eta ez soilik laboral mailan ­iazko greba eta mobilizazioetan islatu zena­, eraikuntza eta garapenerako beharrezkoak diren egiturazko beharretan baizik. Horri guztiari gaineratu behar diogu unibertsitate ikasketak euskaraz eta curriculum propioari jarraiki egiteko etengabeko oztopoak. Esan dezakegu, beraz, badugula unibertsitaterik Euskal Herrian baina ­izenetik haratago­ ez daukagu Euskal Herriko unibertsitaterik; eta, are gutxiago, Euskal Unibertsitaterik. Ez daukagu, beraz, gure beharretik abiatuta, datozkigun berrikuntza eta aldaketak ­Bologna prozesua esate baterako­ eztabaidatu eta gure neurrira egokitutako erantzuna erabakitzeko esparru propiorik. Ez al dugu eztabaida honi heltzeko garaia? Administrazioen aldetik ez da horretarako bitartekorik jarriko; ez dago ez eskumenik ezta ausardiarik edota gogorik ere. Ohi bezala, herritarroi dagokigu lekukoa hartzea.

Bestalde, eta administrazio desberdinen eragin-eremuei dagokienez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bertako instituzio autonomikoek euskalduntzearen gainean onar- tutako legeak bete gabe jarraitzen dute; alegia, euskalduntzen ez dutelako ilegalak beharko luketen hizkuntza ereduak indarrean daude. Gasteizko Hezkuntza Sailak 2007ko otsailerako, ikasle ororen euskalduntze funtzionala bermatuko duen eredu berri baten proposamena egiteko agindua jaso zu-en bertako Legebiltzarretik, hezkuntza eragileekin elkarlanean egiteko agindua jaso ere. Beteko al du Gobernuak bere eginbeharra? Lau hilabete baino ez dira falta zehaztutako epea bete dadin eta, oraindik orain, ez dugu horren berririk. Bestalde, bere garaian, EAEko Hezkuntza Sailak zenbait konpromiso hartu zituen, publikoki, curriculumaren gainean; besteak beste, Euskal Herri osoko hamaikatxo hezkuntza eragile, herri eragile, herritar eta adituen ekarpenak bilduz garatzen ari den Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumaren proiektuaren gainean oinarrituko zuela berari dagokion EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinua. Aurki heldu beharko dio gai honi ere eta, beraz, laster jakingo dugu bere konpromisoa betetzen ote duen ala ez. Berandu gabe ikusiko da Eusko Jaurlaritza horrek Euskal Herriaren eraikuntzaren aldeko hautua egiten duen ala gure herriaren zatiketa onartuz ­eta bultzatuz­, gure eskubide oinarrizkoenak ukatzen dituen estatua indartzearen aldeko apustua egiten duen.

Nafarroa Garaiko administrazioak, berriz, bere ohiko politikari helduz, hezkuntza euskalduna erasotzeari ekin dio. Berriro ere, bertako herritarren eskaerari entzungor eginez, euskal lerro- ak murrizteko politika egiten jarraitzen du eta ikasturte berria liskarrak izanik hasi da. Gurasoek, beste behin, borrokaren bideari ekin behar izan diote beren seme-alaben eskubidea den hezkuntza euskalduna jaso ahal izateko. Patxi Larraintzar ikastetxearen adibidea dugu borroka horretan eredu agerikoena, baina derrigorrezko hezkuntzako beste hainbat eta hainbat ikastetxetan errepikatzen da arazo bera. Zer esanik ez, lanbide heziketan, non ikasketak eus-karaz egiteko aukera hutsaren hurrengoa den. Curriculumaren alorrean, «Nafarroa Garaiaren nortasun berezitua» kontuan hartzen ez duten material pedagogikoen kontrako neurriak hartuko omen ditu bertako gobernu foralak; alegia, komatxo artean agertzen den kontzeptu korapilatu horren azpian, Nafarroa Garaia Euskal Herriaren parte gisa aurkezten duten materialen kontrako neurriak hartuko dituela esan nahi du Gobernu Foralak. Zer ez ote du egingo euskaldunon eskubidea den Euskal Curri- culuma osatu eta aplika- tzearen kontra?

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, aldiz, greba deialdi batekin hasten da ikasturtea. Izan ere, batetik, euskaraz ikasteko eskaria handituz doa, baina administrazioak ez ditu beharrezko baliabideak ematen eskaera horri aurre egiteko; ez ditu beharrezkoak diren irakasle euskaldunen lanpostuak bermatzen; ez ditu irakasle euskaldunen formaziorako bitartekoak eskaintzen; ez du irakaskuntza publikoan murgiltze osoko eredurik baimentzen; curriculuma, noski, estatuak finkatzen du. Bestetik, ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua handitu egin du eta, ondorioz, irakasleen lan baldintzak okertu egin dira eta ikasleek jasoko duten hezkuntza-kalitatea murriztu. Gainera, «pedagogia» errepresiboaren bideari ekin zaio, zeinen bidez, kolegioetako ikasleen «portaera» beren ikasketetan aurrera egiteko kontuan hartuko den kalifikazioaren bidez neurtuko den; portaera egokiaren irizpideak, noski, bide errepre- sibo hori hautatu dutenek zehaztuko dituzte. Eta hori gutxi balitz bezala, Estatuko migrazio legearen eraginez, «paperik gabeko» ikasleak etengabeko mehatxupean daude, zuzenean kaleratuak ez direnean. Hori guzti hori salatu eta irtenbide egokiak exijitzeko, LABek, FSUk, SGEN/CFDTk, FERC/CGTk, FAENek eta UNSAk greba eta mobilizazio eguna egin dute pasa den astean.

Baina, horretaz gain, eragile politiko aktiboa eta Euskal Herriko ezkerreko alternatiba garen heinean, ez dugu geure burua egungo egoeraren gabeziak salatzera mugatu nahi; ezin dugu horrelakorik egin. Batasunak ardura politikoz jokatzen du gai honetan ere; hori dela eta, proposamen berri bat jarri dugu mahai gainean. Joan den ikasturtearen bukaeran Euskal Herriko Hezkuntza Sistema ezkerretik eraikitzeko alternatiba politikoa proposatu genion euskal jendarteari, ikasturte hasiera honetan Euskal Herriko eragileekin partitzen ari garena, elkarlanean arituz, gure hezkuntza eta gure herria eraikitzeko beharrezkoak ditugun irtenbideak eta tresnak gara ditzagun. Lan honetan ere Batasunak ez du huts egiteko asmorik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
En esta ocasión todo salió redondo
Euskal Herria
Partidos vascos aseguran que están duplicando los contactos para la mesa
Kirolak
La firmeza defensiva suma otro punto
Kirolak
El intento por retomar la solidez defensiva se viene abajo al final
Kirolak
Samuel Sánchez confirma su gran momento imponiéndose en Zurich
Mundua
Siete muertos en choques armados entre palestinos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss