Independentziaren bidean alternatibak eraiki eta trabak gainditu ditu Segik
«Harresiak bota ta independentzia irabazi» lelopean egin du Segi gazte erakundeak aurtengo udako kanpaina. Segik iaz independentziaren alde hartutako bideari segida eman dio udan, baita emango ere urte politiko honetan, independentzia nahia baino gehiago halabeharrezkoa dela baitio gazte erakundeak.
Hogei mila gaztek baino gehiagok topa egin zuten independentzia aldarrikatzeko Etxarri Aranatzen apiri-leanSegik antolatutako Gazte Topagunean. Argi gelditu zen Euskal Herriaren independentziaren alde borrokatzeko indarrak badaudela eta izango direla baita etorkizunean ere. Ja- rraian, euskal hiriburuetan, Ertzaintzak kolpatu zituen independentziaren aldeko elkarretaratzeak egin zituen ekainean, eta ildo berari jarraituz eman zion hasiera Segik udako kanpainari: «Harresiak bota ta independentzia irabazi». «Independentzia da gazte askez osatutako herri askea izateko dugun aukera erreal bakarra», adierazi zuen gazte era- kundeak Hernaniko manifestazioarekin batera ekainean udako kanpaina abiatu zuenean. Gazteria egoera horren jakitun dela esateaz gain, Segik azaldu zuen independentziaren aukera ukatzen dutenak «nor diren, zergatik, nola eta zeren bidez» zanpatzen duten ere agerikoa zela. Era berean, «antolakuntzaren eta borrokaren bitartez independentziari ateak irekitzen» jarraituko zutela jakinarazi zuten.
Segiren izena han eta hemen
Esan eta egin. Bi hitz horiek ongi azaltzen dute Segik udaran egindako lana. Agerikoak eta etenik gabeak izan baitira gazte erakundeak independentziaren alde antolatu dituen egitas- moak. Manifestazioak, gazte egunak, mendi martxak, salaketa-ekimenak, DVD emanaldi irekiak, hitzaldiak, ekitaldi politikoak... Eta laurehun militante baino geiagok, lauzpabost egunean, Segiren Udako Gazte Eskoletan parte hartu zuten. Euskal Herrian irekitako prozesu politikoari buruz, Segik hasieratik azaldu zuen hau «borroka prozesua» dela, eta borrokaren bidez «soilik» lortuko dela agertoki demokratiko bat eta independentziaren aukera ahalbidetuko duen esparrua. Hala aritu dira udaran, «borrokan», eta Segiren izena, esanak eta eginak edonon ikusi dira. Horiek hala, kalean, publikoki erantzun die gazte erakun-deak udaran, behin eta berriz, Segi «legez kanpoko erakundea» dela esatera hurbildu zaizkion kolore guztietako poliziakideei. «Segiri Euskal Herriak ematen dio gazteon eskubideen alde eta Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeko zilegitasuna, inposaketa espainolari eta frantsesari intsumi- sioaren bidez erantzuten», adierazi zuen gazte erakundeak. Ekinaren bidez egin dio aurre Segik auzitegi espainolen tresna errepresibo horri, han eta hemen, Euskal Herriko zoko guztietan, kalean erakundea presente baitago egunerokotasunean lan politiko guztiz publikoa eginda. Bestalde, nahiz eta independentziaren aldeko diskurtsoan txertatu, Segik bestelako eremuetan ere eragin du: etxebizitza eskubi-dean, prekarietatean, lan is- tripuetan, sionismoaren aurka, kontrol sozialaren aurka, Poliziarekin lan egiteko eskaeren aurka, herri jai eta parekideen alde, errepresioa salatzen... Horien artean dago udako kanpaina hasi berritan zenean Lakuako kontseilari Javier Madrazok bideratutako Lurzoruaren Legea Gasteizko Parlamentuan bozkatu zutenekoa, eta Segik «iruzur» legea informazio kanpaina baten bidez errefusatu zuen. «Lurzoruaren Legeak espekulazioa bultzatu du eta gazteon bizi-baldintzak prekarietatean egonkortuko ditu», esan zuen Segik, eta hori salatu eta berehala Gasteizko gazte batek lan-istripu larria izan zuen.Koman sartu zen gaztea, eta gazte erakundea asko mugitu zen Arabako hiriburuan; elkarretaratze batean hiru gazte atxilotu zituzten, gainera.
Lurraldetasuna, intsumisioa
Segik gazteria mobilizazioen bidez kalera aterarazi eta mugiarazi du gazteen eskubideen alde edota independentzia eskatzeko. Bestelako aisialdi eta gizarte eredua eskatzetik praktikara eraman du herri guztietako jaietan antolatu dituen gazte egunen bitartez. «Jaia bai, borroka ere bai» leloa praktikara eraman du, gainera, alternatibak plazaratuta eta gaurdanik «gazte askez osatutako herri askea» eraikitzen hasita. Bilbon 1.000, Zarautzen 1.500, Donostian 700 lagunetik gora, Gasteiz, Iruñea, Lezo, Andoain, Barañain, Elizondo... milaka eta milaka lagunek parte hartu dute Euskal Herrian barna antolatu dituzten gazte egunetan. Hori guztia gutxi balitz bezala, independentziaren «liburuxka gorria» kaleratu zuen Segik orain zenbait hilabete, eta haren gainean hitzaldi franko eman du herrietan. Gainera, “Gazte kaiolatik at!” Segiren tresna komunikatibo berriaren DVDa jendaurrean aurkeztu du. Euskal Herriko prozesu politikorako independentziaren in- guruan indarrak biltzea izango da Segiren ekarpenetako bat. Baina lurraldetasunaren eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen gaineko aldarrikapenak ere nabarmendu dira. Alde horretatik, gazte antolakundeak esandakoaren arabera, urte politiko honetan, Gobernu frantsesak Euskal He- rrian eta zehazki euskal gazteriarenganegiten duen zapalkuntzaren salaketan sakondu nahi du. Besteren artean, agerikoa baita Ipar Euskal Herria eremu turistiko bilakatzen ari dela, han gazteen langabezi tasa handia dela, euskaraz ikastea ezin dela edo errepresioa. Udako Gazte Eskoletatik bueltan Segik esan zuenez, urte politiko berrian ere, independentziaren alde etxebizitza eskubidea babesteko dinamika suspertzeko asmoa du. Bestalde, estatuen «inposaketa eta zapalkuntza» dela-eta intsumisio jarrera errotu nahi du. Segi aurrerantzean ere la- nean, kalean, borrokan ibiliko
dela ziurra da, behintzat. -
«Es ahora cuando más hay que luchar por la construcción de nuestro país»
Mattin ELORTZA
| Miembro de la organización juvenil Segi
El proceso político incipiente para la resolución del conflicto es, a juicio de Elortza, «un proceso de lucha; y es ahora cuando más hay que luchar por la construcción de nuestro país y por los derechos que le han sido y nos son negados y pisoteados». Segi lleva más de un año inmerso en la
dínamica de aunar fuerzas en torno a la independencia. ¿Cómo inciden las fuerzas
independentistas en la coyuntura política actual? ¿Y en el proceso
político? La conculcación de los derechos democráticos de Euskal Herria y la negación de su derecho a decidir son las raíces del conflicto político de los estados español y francés con Euskal Herria. Y será la independencia el único estadio que le devolverá la soberanía. Cuando hablamos de independencia, hablamos del cambio social, del cambio hacia un espacio socioeconómico propio... Articular fuerzas en pro de la construcción nacional, ajenos a los intereses de los estados, creando más medios nacionales es también luchar por el proceso y por el derecho a decidir que nos pertenece como país. Han sido sonadas las movilizaciones que Segi
ha desarrollado hasta hoy. Muchas, porque han sido reprimidas por las distintas
policías. ¿Por qué? Los estados, y los autonomistas, saben que aglutinar fuerzas por la independencia les resulta un riesgo porque el día en que la palabra de este pueblo se haga escuchar saben que la opción por la independencia puede ser la que más apoyos recabe. Y tienen miedo del día en el que se realice un referéndum. Durante el verano también se ha interpelado
a los gobiernos del PSOE y UMP, e igualmente al PNV. ¿Por qué? De entrada, porque son los gobiernos español y francés los que siguen gestionando la ocupación por vía de la imposición estructural, la represión y la negación de derechos. Además, el PSOE intenta condicionar el proceso, desnaturalizar su contenido por medio de falsos debates sobre la «legalización» o por medio del chantaje y una vuelta de tuerca más al Colectivo de Presos Políticos Vascos. Continúa con las intoxicaciones mediáticas, con la represión... El Gobierno francés no es menos. Es otra de las fuentes del conflicto, que niega su existencia, y sigue negando los derechos de Euskal Herria o, por ejemplo, la creación de una institución propia de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa. Y continuamos interpelando al PNV, porque además de
pretender actuar de juez y decir a los demás qué es lo que hay que hacer para el
futuro de este país, antepone los intereses de partido a los del pueblo, como
siempre. Cuando les llega la hora de tomar compromisos prefieren obstaculizarlo
para no perder el poder y la gestión de un marco impuesto. -
|