GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-11
Rocka, hard-corea eta melodia dira Kautaren bigarren diskoaren osagaiak
Hausnartzen aritu da hirukote andoaindarra azken hilabeteotan. Lokalean bertze taldeen lanak aditu eta esperimentatzen. «Izan zaitez zu» lehendabiziko diskoak harrera ona izan zuen arren, zerbait ezberdina egin nahi izan dute. «Garapenean sinesten dugu, eta gauza berriak probatzen eta egiten aritu gara, onerako edo txarrerako», erran du Mikel Moreno abeslari eta gitarra-jotzaileak. Isilaldiaren ondotik, berriro hasiko dira kontzertuak ematen. Bihar izanen da lehenengoa, Durangon.

DONOSTIA

«Plazerra da zerbait berria kaleratzea ­hasi zen Oihuka diskoetxeko Ritxi Aizpuru prentsaurrekoan­. Are gehiago lana Kautarena bada, kantu hunkigarri eta arrakastatsuak egiteko dohain izugarria du-eta. Horren erakusgarri dira Euskadi Gazteko lehiaketetan lortutako sariak. Oso ezagun egin zen ‘Zaharrak berri’, Egunkariaren itxieraren inguruko abestia, baina kanta batek ez du taldea egiten, ezta disko batek ere».

Andoaingo lau adiskidek sortu zuten Kauta 2001ean: Mikel Morenok (ahotsa eta gitarra), Adrian Elustondok (baxua), Gorka Mendizabalek (bateria) eta Xabier Maiak (gitarra). Hurrengo urtean eman zuten lehenengo kontzertua, herriko gaztetxean. «Talde gaztea bada ere, oso argi dauka zein ibilbide egin nahi duen. 2004an kaleratutako ‘Izan zaitez zu’ diskoa benetan ondo hartu zuen jendeak, eta Euskal Herriko musikagintzan erreferentzia izatea lortu zuen laukoteak. Zuzeneko emanaldi pila bat egin ondoren, ia urtebete egin du agertokira igo gabe. Hori ez dago edozeinen esku, entzuleak eta komunikabideak taldeaz ahazteko arriskua dagoelako», ohartarazi zuen Ritxi Aizpuruk.

Ongi prestatu nahi zuten bigarren diskoa, eta horregatik aldendu ziren agertokietatik. «Aurreneko lanerako material nahikoa izaten da normalean. Bigarrena izan ohi da suzko proba». Abuztuan grabatu zuten azken diskoa, Andoaingo Garate estudioan. Haritz Harregi izan zen gidari aurreprodukzioan, grabaketan eta nahasketan. Oihuka diskoetxeko ordezkariak bi berritasun nagusi aipatu zituen: «Bira bukatutakoan Xabier Maia gitarra-jotzaileak taldea utzi zuen. Beste bate bila aritu ziren, baina hirukote moduan saiatzea erabaki zuten azkenean. Horrek ez du beharbada eragin zuzenik izan diskoan. Kontzertuak, ordea, beste modu batera antolatu beharko dituzte. Bada beste berritasunik: lehen, metal arlokoa zen Kauta. Gaur rock edo hard-core taldea da gehiago, nahiz eta metal zertzeladak izan».

Bada aldatu ez den zerbait: melodia. «Kautak melodiaz eta lelo erakargarriz janzten ditu rock eta hard-core doinuak. Gainera, luxuzko abeslaria da Mikel. Erraztasuna du kantuari tortillari bezala buelta emateko. Bi aldeek izan behar dute itxura eta zapore ona, eta erraz lortzen du hori.



Hamaika kanta biluzik
M. I.

DONOSTIA

“Biluzik” izenburua jarri diote Kautakoek azken diskoari, estalkiak kendu eta diren bezalakoak izaten saiatu baitira. Hamaika abesti bildu dituzte. «Gure inguruko gertakariei buruzkoak dira», adierazi du Mikel Morenok. Taldea bera, politika, maitasuna, bizitzeko filosofia eta heriotza dira landu dituzten gai batzuk. Hitz gehien-gehienak Andoaingo hirukoteak sortuak badira ere, izan dute laguntzailerik zeregin horretan. “Suzko gauak” Asier Serranok idatzia da; “Norbere akaberari buruzko mintzaldia” Joseba Sarrionandiak; eta “Eros nazazu” Aitor Perezek. «Koadrilakoa da azken hori, eta aurreko lanean ere idatzi zigun testu bat».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss