GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-11
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Sagem enpresako bostehun lanpostu inguru arriskuan egotea litekeena dela uste du FOk. Izan ere, sakelako telefoniaren krisia aurrean jartzen ari diren arren, azpian Tunisiara egiten ari diren deslokalizazioa dagoela uste dute. Besteren artean, agintari politikoak interpelatuko dituzte, Estatua bera baita Safran taldearen %33ren jabe.

BAIONA

«Azken asteotan Sagem enpresako krisiak sakelako telefonoen fabrikazioarekin zerikusia duela adierazi badute ere, egiaz, ez da hori benetako arazoa, pixkanaka eta ia isilpean egiten ari diren lekualdatzea baizik», esan zuen, atzo, Baionan, Serge Boisek, Force Ou-vričre (F0) sindikatuko ordezkariak. Mugerreko lantokia ­Sagem Telecommunication­ Safran taldearen barnean dago 2005eko maiatzaz geroztik eta 500 langile baino gehiago dauzka, horietatik 320 kontratu finkoarekin.

Lan espezializatua

Mugerren ez dute sakelako telefonorik egiten. Bertako fabrikazioa askotarikoa da eta batez ere, telefoniako operatzaile nagusiek erabiltzen duten ADR kommutagailu bereziak, telebistarako deskodegailuak (TDT) eta beste enpresetarako hainbat elementu elektroniko egiten dituzte.

Bi urtetan produktibitatea izugarri emendatu da eta negozio bolumena bikoiztu egin da sei hilabetetan. Hala eta guztiz ere, joan den astean Zuzendaritzak adierazi diete Estatuan Sagemek dituen finantza arazoei aurre egiteko neurriak aztertzen ari direla eta litekeena dela neurrien artean, Safran taldea bera utzi behar izana egotea.

Langileek harridura handiz hartu dute berria eta azpian Tunisiara zatika eramaten ari den fabrikazioa dagoela uste dute. Izan ere, bi urtetan orotara Estatuan galdu diren 2.400 lanpostu ditu hain justu ere han sortutako enpresak. Mugerreko lantokiko hamabost fabrikazio katetatik ere sei bat hara eraman dituzte.

FOko ordezkariak oso kezkatuta daude goi-mailako teknologia eta balio erantsi handiko produktuak egiten duen lantegia ixteko arrisku bizian ikusten baitute. Horrenbestez, langileak informatzen eta gizartea jakinaren gainean jartzen hasi dira. Bertako hautetsiak eta Estatuko ordezkariak interpelatuko dituzte. «Safran taldearen herenaren jabe da Estatua. Ulergaitza litzateke Estatuak berak fabrikazioa deslokalizatzen uztea», adierazi zuen Boisek, galdutako lanpostuak gogora ekarrita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss