GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-11
Errepidea agertoki bilakatuko du Montaury jaialdiak
·Zientzia, arte eta tekniken jaia izango dute Angelun gaurtik aurrera

N-10 errepidea Montaury jaialdiaren bigarren edizioko agertoki bilakatu dute antolatzaileek. Gaur hasi eta igandera arte luzatuko den jaialdi honekin hiri-egitura eta giza-egitura elkartu nahi dituzte musika, antzerki, erakusketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldien bitartez.

ANGELU

Ikasleek ikasleentzat egin duten bost eguneko jaialdiak helburu ezberdinak baditu ere, nagusia gizartea eta mundu teknologikoa elkartzea da. Izan ere, jaialdian zehar Montauryko fakultateko ikasleekin lan egingo dute artistek sorkuntza eta gogoeta espazioak sortuz. Aldi berean, N-10 errepidea saltzaile, ikasle eta teknologia enpresetako jabeen topagune bilakatuko da.

Asko izango dira egunotan Angeluko erdialdean eskainiko dituzten ikusgarriak. Gaur gustu ezberdinetarako ekitaldiak izango dira. Argazki instalazioak eta argi ikusgarriak izango dira bide ertzean. Artearen bitartez hiri egitura giza egitura bilakatuko dute Xavier Lucchesik eta Grégoire Cartillerrek, horixe baita jaialdiaren xedea. “Gau Berdea”n ere Angeluko hiria erditik banatzen duen bidea argiztatuz ingurune artistiko bilakatuko dute.

Marcel·li Antunezen “Transpermia” ikuskizuna izango da gaur, eta ondoren Burrunka arituko da. Uztaritzeko taldeak euskal dantzetako kantuak urruneko melodiekin nahastuko ditu.

Musikak toki garrantzitsua izango du jaialdian. Ramon Lopezen laukoteak, Baionako eta Pasaiako abeslariek lagunduta, euskal kantu tradizionaletan oinarrituta jazz garaikideko lanak kantatuko ditu larunbatean Oscar zinema-aretoetan; «Atzoko kantuak, gaurko doinuak». Axel Bauer kantariak kontzertu bat eskainiko du ostiral gauean. Bideo musikalek ere beren txokoa izanen dute ostegunean “Bideo-klip gauean” eta bertan, nazioarteko berrogei bat talderen musikak eta imajinak jarriko dituzte ikusgai hiriaren erdialdean.



Performance robotikoa
GARA

ANGELU

La Fura dels baus taldeko sortzailea den Marcel·li Antunez-ek bere azken lana aurkeztuko du Angelun, «Transpermia». Espazioko estazio baten metafora erabilita diziplina anitz lantzen dituen artista katalanak performance bat aurkeztuko du. Performance «mekatronikoengatik» eta instalazio robotikoengatik nazioarte mailan ezaguna den Antunez oraingoan adierazpide hibrido batekin etorriko da Euskal Herrira. Izan ere, bere ikusgarrian performancea, kontzertua eta hitzaldia nahastuko dira. «Transpermia»ren osotasunak Montauryko jaialdiaren filosofiarekin guztiz bat eginen du gaur gaueko zortzi eta erdietan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss