GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-11
Andoaingo grebalariak kalera irten dira beste behin
·Zaharren egoitzako langileek manifestazioa egin zuten Udalari negozia dezan eskatzeko

ANDOAIN

Andoaingo San JuanBautista zaharren egoitzako grebalariek manifestazioa egin zuten atzo zerbitzu horretako udal langileekin alderatuta jasaten duten soldaten eta ordutegien diskriminazioa salatzeko. Hain zuzen, negoziazio mahai bat osatzeko eta Udalari bertan eser dadin eskatzeko, atzoko protesta egin zuten langileek lau hilabete baino gehiago daramatzate greba mugagabean.

Manifestazioan ELAko zenbait arduradun izan ziren, sindikatu abertzaleko idazkari nagusi Jose Elorrieta tartean. Elorrietak Udaleko agintariak kritikatu zituen: «Dituzten Urrezko Visarekin eta soldata onekin ez dute ulertzen hilabetean mila euro irabazten duen jendeak beren lan baldintzak hobetu nahi izatea». Udalak grebalariek etsi dezaten nahi duela esan zuen, baina langileek «borrokatzea merezi» duela argi dutela nabarmendu eta protestatzen jarraituko dutela aurreratu zuen.

ELAko kide Jose Iturbek, berriz, azken lau hilabeteetan PSEk buru duen Udalak langileak «mehatxatu», beren aldarrikapenak «isilarazi» eta pankartak kendu dituela ekarri zuen gogora. «Nahiago du zaharren egoitza gutxieneko zerbitzuekin mantendu negoziatzea baino», erantsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss