OHDk konponbidea aldarrikatuko du Estrasburgon
Europako Parlamentuan hilaren 25ean euskal prozesuaz egingo den saioan izango dira OHDko hainbat ordezkari, tartean, Ipar Euskal Herriko hautetsiak. «Jauzi kualitatibotzat» jotzen duten debatearen karietara, Euskal Herriak konponbidea behar duela eta Estatu espainol eta frantsesaren inplikazioa behar dela aldarrikatzea dute helburu.
BAIONA
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoko hainbat kidek agerraldia egin zuten atzo Baionan, besteren artean, urriaren 25ean Europako Parlamentuan izango direla adierazteko. Arritxu Santamariaren esanetan, «nazioartean prozesuari ematen ari zaion bultzadaren karietara, atxikimendu eta indar gehiago emango dio bertan egingo den eztabaidak». OHDko koordinatzaileak adierazi zuen «Europako Parlamentuan Euskal Herria aintzat hartu eta konponbidearen aldeko engaiamendua hartuko den lehen aldia» izango dela eta OHDren sinatzaileen poza agertu zuen «jauzi kualitatibo» horregatik. Bere hitzetan, «nazioarteko eta bertako indarrak uztartzeak garrantzi berezia du konponbideari ateak irekitzeko eta are eta gehiago une hauetan». Horregatik, 25ean hainbat ordezkari eta hautetsi Estrasburgora joango dira, «Euskal Herriak konponbide politikoa behar duela eta bai Estatu espainolak bai frantsesak bide horretan engaiatu behar dutela aldarrikatzera». Guztira hogeita hamaika ordezkari dira joatekoak. Horietatik heren bat Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoakoak dira, tartean, Jean Lissar Akitaniako kontseilari berdea, Kotte Ezenarro Hendaiako auzapeza (PS), Jakes Abeberry Biarrizko auzapezorde abertzalea, Mikel Epalza Herriarekin taldeko kidea, Mixel Mendiboure eta Andoni Iturriotz Anai-Artea elkarteko ordezkariak, Mertxe Coli- na (AB), Xabi Larralde (Batasuna), Didier Rouget abokatua eta Koldo Gorostiaga europarlamentari ohia. Iragan astelehenean munduko sei pertsona esanguratsuk egindako adierazpena aipatu nahi izan zuten OHDko ordezkariek. «Gure ekimenaren hari beretik doa, hots, elkarrizketaren bitartez konponbidea bilatzeko eskatu dute, irtenbide demokratikora iristeko».
Atxikimenduak biltzen
Bestalde, Ipar Euskal Herrian Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoari atxikimenduak erdiesteko duela hilabete batzuk abiatutako lanaren berri ere eman zuten atzo. Horrela bada, dagoeneko hogei alkatek, Departamenduko lau kontseilari nagusik eta Akitaniako kontseilari batek sinatu dute prozesuaren alde egiteko konpromisoa.Horretaz gain, datorren ostiralean, urriak 13, 19.00etatik goiti Uztaritzeko Latsa aretoan egingo den batzarrean parte hartzeko deia egin zieten OHDko sinatzaileei. Orain artean egindako lanaren berri eman eta hurrengo ekimenak prestatzeko helbu-rua izango du batzarrak. «Une hauetan bereziki, gizarte osoaren indarrak konponbidearen alde jartzeko ahalegin guztia egin beharra dago,Euskal Herriko gizarteak bakea eta normalizazioa nahi eta merezi duelako», nabarmendu zuen Arri- txu Santamariak.
Rubalcaba afirma que «estamos mejor que hace 6 meses» y culpa del retardo «a la kale borroka»
GARA
SABADELL El ministro español de Interior manifestó ayer respecto al proceso abierto en Euskal Herria que «estamos mejor que hace seis meses, aunque a mí me hubiera gustado ir más deprisa, porque con la kale borroka no se puede avanzar». En una conferencia celebrada en Sabadell ante un centenar de empresarios, Alfredo Pérez Rubalcaba evitó extenderse más en este punto, apelando a la necesidad de mostrarse discreto. Subrayó que la oportunidad para alcanzar la paz «sigue ahí, es una oportunidad cierta, es la mejor situación que hemos tenido nunca, y pedimos a los españoles que entiendan que lo tenemos que intentar, tenemos el deber de intentarlo». Por su parte, el secretario de Organización del PSOE, José Blanco, criticó la actuación del PP ante el debate sobre Euskal Herria que se celebrará en el Parlamento Europeo el próximo 25 de octubre: «Estos días, los pasillos y los despachos del Parlamento de Estrasburgo son el escenario de un insólito juego: los miembros de un partido político español lanzados a una frenética campaña para impedir que el Parlamento Europeo respalde al Gobierno de su país en el proceso de paz». Por ello, el número dos del PSOE manifestó que «si la política desleal del PP sobre el proceso de paz es difícil de entender en España, fuera de España produce valoraciones que van del estupor al escándalo». Respecto al camino que va a seguir su formación, se apuntó a lo comentado la pasada se-mana por Tony Blair durante su visita a Madrid: «Vamos a seguir el sabio consejo del primer ministro británico. Determinación paciente, que será también nues-tra respuesta frente a la hostilidad del PP». Una demanda, la de la paciencia, que hizo extensible a los medios.
|