GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-11
Errenteriako Langaitz ikastetxea «txiki geratu» dela ohartarazi dute

ERRENTERIA

Errenteriako Langaitz ikastetxeko arduradunak prentsaren aurrera agertu ziren atzo. Salatu zutenez, «urte asko» daramate Lakuako Hezkuntza Sailari beren egoera konpontzeko eskatzen eta «benetako irtenbiderik» eman ez dienez, beren arazoen berri ematea erabaki dute.

Ikastetxea txiki geratu da; horixe da arazoaren muina. Dagoeneko 1999-2000ko ikasturtean, Langaitz Don Bosco eraikuntzara pasatu zenean, Hezkuntzak esan zien zentroa handitzeko aukera aztertuko zuela. Ordurako ikusia zegoen hiru lerrorantz zihoala eta, beraz, handitzeko beharra izango zela.

Gerora eman da pausoren bat. 2000-2001eko ikasturtean bi gela berri egin ziren Don Boscoko elizaren azpian eta hurrengo ikasturtean gimnasioa txukundu zen «gurasoen dirua erabiliz eta Administrazioaren onarpenarekin». Ondoren, 2003ko udan, Don Boscoko eliza bota zuten eta berriz egin zioten Hezkuntza Sailari ikastetxea handitzeko eskaera. Hartara, eliza zegoen lekuan solairu bat eraikitzea proposatu zioten. Ordutik gaur arte hamaika aldiz zuzendu dira Hezkuntza Sailera. «Hitz on ugari jaso dugu, baina oraindik egiazko irtenbiderik ez», salatu zuen bertako zuzendari Amaia Etxeberriak.

Irtenbiderik eman ez dietenez, egoera okertzen ari da urtez urte, ikastetxea handitzen ez bada ere ikasle kopuruak gora egiten jarraitzen baitu. «Musika gela liburutegian kokatu behar izan da, eta liburutegi zerbitzua murriztu; Administrazioak onartutako bikoizketak egiteko gela desegokiak erabiltzen ari gara eta irakasle gela urterik urte txikitzen ari da», agertu zuten. Datorren ikasturtean, gainera, gutxienez ikasle talde bat gehiago izatea aurrez ikusten dute. «Arazoa gehiago larritu aurretik erantzuna eman nahi diogu», adierazi zuen Etxeberriak. Irtenbide hori aurkitzeko, ordea, beharrezkoa da Hezkuntza Sailak erabakiren bat hartzea. «Egiazko irtenbideak nahi ditugu, zehatzak. Azal diezagutela zein proiektu duten mahai gainean», eskatu zuten. Atzo agertu zutenez, prentsari deialdia egin eta gero Hezkuntza Saila harremanetan jarri zen ikastetxeko arduradunekin proiektu bat lantzen ari direla esanez. «Pozten gara, baina mahai gainean eta azkar nahi dugu erantzuna», bukatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss