GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-11
De Juanak normaltasunez jarraitzen du medikuek ezarritako sendatze prozesua
Astelehenean, Iñaki de Juanak 63 egunez mantendu duen gose-greba bertan behera utzi eta hurrengo egunean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak donostiarraren aurkako zigor eskaria murriztea hausnartzen ari zela esan zuen. Atzo, jakinarazpen bidez, preso donostiarraren aurkako espetxe zigor eskaria «gehiegizkoa eta neurrigabea» dela onartu zuen. Horren harira liskar itzela piztu zen Estatu espainoleko alderdi politikoen eta hainbat elkarteren artean.

DONOSTIA

Estatu espainoleko Espetxeetako Erakundeko iturriek GARAri atzo baieztatu ziotenaren arabera, Iñaki de Juanak «normal- tasunez jarraitzen du medikuek ezarritako sendatze prozesua». Ez dagoela mediku agiririk gaineratu zuten. Alta, bere egoeraren gainean ez da berri gehiagorik izan joan den ostiralean Madrilgo 12 de Octubren ospitaleratu eta igandean donostiarrak gose-greba bertan behera uzten zuela aditzera eman zuenetik.

Bitartean, baina, ika-mika itzela sortu da agintari eta elkarte espainolen artean donostiarrak hilaren 27an izango duen epaiketari begira, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak De Juanaren aurka mantentzen duen 96 urteko espetxe zigorreko eskaera 6 urteko eskaerara murriztea hausnartzen ari dela aditzera eman eta gero. Atzo bertan Fiskaltzak aitortu zuen 96 urteko eskaera «gehiegizkoa eta neurrigabea» dela.

De Juanak 2004ko urrian berreskuratu behar zuen askatasuna, baina egunkari honetan idatzitako bi iritzi artikulu direla-eta behin-behinean preso mantentzen dute, eta 96 urteko espetxe zigorra eskatzen diote donostiarrari. Eskaera «neurrigabea» dela onartu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta epaiketa egunean, hilaren 27an, dezente murriztea aztertzen ari dela esan zuen.

Barne Saileko ministro espainol Alfredo Perez Rubalcabak De Juanaren aurkako espetxe zigor eskaeraren harira adierazi zuenez, «epaiketan, epaitegiak egindako delituagatik espetxean zenbat urte eman be- harko dituen erabakiko du, urterik bertan eman behar baldin badu behintzat». De Juana, gatibu behin-behinean dagoela gogorarazi zuen Rubalcabak, jada 20 urte preso eman baititu. «Bi iritzi artikulurengatik epaiketaren zain dagoen behin-behineko presoa da», aitortu zuen Rubalcabak, eta Fiskaltzaren lana errespetatzeko eskatu zien alderdi politikoei.

Justizia ministro espainolak ere, Juan Fernando Lopez Aguilarrek, Fiskaltza defendatu zuen. «Fiskaltzaren lanak ez du kanpoko interferentziarik merezi. Ez Justizia ministroarena, ez Gobernuarena, ez erakundeen funtzionamenduan sinesten duen inorena», nabarmendu zuen Fiskaltzari bere lana egiten uzteko eskatzeko orduan.

Demokraziaren Aldeko Epaileak erakundeak ere Fiskaltzaren jarrera defendatu zuen, De Juanari eskatutako zigor eskaera «ustez egindako delituengatik nahiko neurrigabea» dela iritzita. «Egia dena zera da, Iñaki de Juana Chaosek, legediaren arabera, ezarritako zigorra betea duela», adierazi zuen.

PPk eta inguruko erakundeak, aldiz, gogor aritu ziren atzo Gobernu espainolaren aurka, Preso politikoaren aurkako zigor eskariaren inguruan Fiskaltzak hausnartu egin behar zuela jakin eta gero. PPko presidente Mariano Rajoyren hitzetan, espetxe zigorraren eskaria jaitsiko balu, onartuko ez lukeen «izugarrizko eskandalua» izango litzateke. «Gauzatuko ez den istilua izatea espero dut, onartzen ez dudan gai lotsagarria baita», gaineratu zuen.

Biktimak eta mendekua

Are eta gogorrago aritu ziren alderdi horren jiran aritzen diren Ermuako Foroa edota AVT elkartea. Ermuako Foroko presidente Mikel Buesak honakoa adierazi zuen: «Ez nintzateke batere harrituko biktimak mendekua justizia baino hobea dela pentsatzen hasiko balira. Eta hori gertatuko balitz, ardura guztia Zapaterorena izango litzateke benetako justiziazko Estatu bat gidatzen jakin ez duelako». Alderdi Popularraren esku dagoen Madrilgo Erkidegoko Gobernuak, aldiz, Estatu espainoleko fiskal nagusi Candido Conde-Pumpidoren dimisioa eskatu zuen.

Bestalde, presoen eskubideen alder mobilizaziorik izan zen atzo ere. Bilbon 120 lagun elkarretaratu ziren, Arrasaten 46, Soraluzen 40 eta Gasteizko Adurza auzoan 30. Berlinen, aldiz, Europar Batasunaren egoitzaren aurrean 50 bildu ziren.



Hernani recoge el testigo dejado por Iñaki deJuana con el fin de la huelga

HERNANI

El donostiarra Iñaki de Juana citaba el compromiso demostrado por la sociedad en pro de los derechos de los presos como una de las razones para abandonar la protesta que culminó el domingo, a los 63 días de huelga de hambre. El movimiento pro amnistía de Hernani ha recogido el testigo y ha decidido proseguir con la dinámica de movilizaciones que activó con motivo de la protesta del donostiarra.

«A pesar de que Iñaki de Juana ha dejado la huelga de hambre, de lo cual nos alegramos, queremos anunciar que continuaremos con los actos previstos porque las razones que le empujaron a la huelga de hambre siguen donde estaban», indicaron, para denunciar a continuación que «la situación de los presos políticos vascos es insostenible». Así, los días 16 y 23 de este mes se concentrarán entre las 18.00 y las 20.00 en la rotonda de Zinkoenea y realizarán otra encartelada de 10 horas el día 25 de octubre. Entre otras iniciativas, también han organizado una conferencia el día 17 en la Casa de Cultura.



Declaraciones
RAFA DIEZ | Secretario general de LAB

«La decisión de Iñaki de Juana es una buena noticia, aunque, al mismo tiempo, se trata de un nuevo compromiso para todos. Los que estuvimos en la manifestación de Donostia tenemos que luchar para suprimir la política que los dos gobiernos mantienen contra los presos y para llegar a una nueva política penitenciaria».

JUAN MARI OLANO | Portavoz de Askatasuna

«La vida de Iñaki de Juana ya no está en peligro, y ésa es una buena noticia, pero todavía continúa preso. Exigimos que suspendan el juicio farsa y que sea puesto en libertad inmediatamente. La ética democrática también exige la liberación de los presos enfermos y de los 160 vascos que ya han cumplido la condena impuesta».

MIREN AZKARATE | Portavoz del Gobierno de Lakua

«La decisión de De Juana de abandonar la huelga es coherente. En democracia nadie debería llevar su reivindicación a un punto tal en que suponga poner en riesgo su propia vida. La revisión de la petición de pena puede estar más ajustada a una política más flexible y más de acuerdo a los tiempos que estamos viviendo ahora».

ANV

«Felicitamos a Iñaki por la decisión tomada y por la lección de dignidad y bonhomía al poner sobre la mesa lo más preciado que tenemos: la vida. Lo queremos en casa, y brindamos por la pronta recuperación de su salud y por que todo este sacrificio, esfuerzo y sufrimiento sirva para reconducir esta situación carcelaria».

UXUE BARCOS | Diputada de Nafarroa Bai

«Se aprecia cierto desbloqueo en el diálogo entre el Gobierno y ETA por la rebaja de la petición fiscal a Iñaki de Juana. Es evidente que hay una conexión en el tiempo entre la decisión de De Juana de abandonar la huelga de hambre y el anuncio de la Fiscalía de que rebajará sustancialmente la petición de 96 años de prisión».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss