GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-11
- Lau eta Erdikoa
Irujok proba bat egingo du Saralegiren aurka jokatuko ote duen zehazteko
·Iberokoari atzo egin zioten erresonantzia magnetikoak ez ditu zalantzak uxatu

DONOSTIA

Gaur jakingo da Juan Martinez de Irujok Lau eta Erdikoan parte hartzerik izango ote duen. Iberokoari erresonantzia magnetikoa egin zioten atzo, eta probak lesioa gero eta hobeto dagoela erakutsi bazuen ere, oraindik ez dago guztiz sendatuta. Hala ere, Aspeko aurrelariak proba bat egingo du oraindik zehaztu ez duten pilotaleku batean, seguru asko gaur, ateak itxita.

Arratsaldeko lehen partean egin zioten proba Martinez de Irujori. Buruz Buruko txapeldunak mina sentitzen duela azaldu zion Txema Urrutia medikuari, eta erresonantziak ere lesioa hor dagoela azaltzen zuen, baina oraindik ere beste proba bat egitea erabaki zuten batak zein besteak.

«Oraindik mina dut. Erresonantziak edema txiki bat dudala erakutsi du, baina hausturarik ote dudan ez da ikusten. Biharko ­gaurko­ proba egin eta gero hartuko dugu erabaki bat», azaldu zion Martinez de Irujok GARAri.

Zazpiak aldera Eibarko enpresako medikuari bisita egin zion berriz Irujok, tratamenduarekin jarraitzeko. Urrutiarekin bigarrenez egon eta gero itxaropenik galtzen ez duela adierazi zuen nafarrak.

«Une honetan astelehenean jokatzeko ehuneko berrogeita hamarreko aukera dudala uste dut. Lesioa handiagoa izateko arriskua dago, baina hesgailu bat jarriko dugu mina dudan tokian eta ea nola doan proba», aipatu zuen.

Dena dela, Aspeko izarrak ez du arriskatzeko asmorik: «Argi dut ondo ez banago ez naizela kantxara aterako. Mina ondo jasaten badut, jokatuko dut, baina bestela ez».

Jokin Etxanizek, Aspeko kirol zuzendariak, aldiz, ez daki beren ordezkariak txapelketan lehiatzerik izango ote duen. «Oraindik ez dut berarekin hitz egin, baina proba bat egingo dugu nola dagoen ikusteko eta, batez ere, ze sentipen dituen jakiteko. Bihar ­gaur­ egingo dugu seguru asko, baina oraindik hitz egin beharko dugu», adierazi zuen.

Bien bitartean, Pedro Martinez de Eulatek entrenatzen jarraitzen du, Irujo sendatuko ez balitz berak hartuko lukeelako bere tokia.



Sin problemas en las elecciones de material
U.A.

DONOSTIA

Oiartzun y Bergara fueron escenario de las dos elecciones de material de la jornada de ayer.

A la mañana fue el turno del Madalensoro oiartzuarra, donde Asier Olaizola e Ismael Chafee separaron los cueros para el choque que les enfrentará el viernes por la noche.

Olaizola I escogió dos pelotas de 105,7 y 104,5 gramos, mientras que Chafee prefirió unas algo menos toscas que dieron un peso en la báscula de 104 y 104,8 gramos.

Ambos ya se vieron las caras en la edición de hace dos años, donde se impuso el pelotari de Aspe. Ahora, no obstante, será un choque diferente.

Por la tarde la cita con el cestaño fue en Bergara, donde Abel Barriola y Kepa Peñagarikano separaron el material para el partido de mañana. El zaguero de Leitza eligió dos cueros de 103,8 y 106,2 gramos, algo más motelas que los del de Beizama, de 105 y 106,9 gramos.

«Lo que quiero es jugar un buen partido. Después de todo lo que he pasado no quiero ponerme objetivos. Lo primero es ganar a Kepa y después ir partido a partido», dijo Barriola.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss