GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-11
Burlatakoa jazo arren, lanean jarraitzeko dei egin du Segik
Burlatako gaztetxearen inguruan astelehenean izandako polizia-jazarpena gogor salatzearekin batera, orain arteko bide beretik lan egiten eta «bestelako Euskal Herri bat eraikitzen» jarraitzeko deia egin dio Segik euskal gazteriari. Batasunak, bestalde, PSN, IU, Batzarre eta Aralarren «alternatiba» kritikatu du.

BURLATA

Astelehenean Burlatan gertatutakoaren gaineko salaketak gero eta gehiago dira, eta egunean bertan jasotakoei Segi gazte erakundearena eta Burlatako Batzarrerena gehitu behar zaizkie. Lehenak gogor salatu du «poliziaren oldartze basatia», bai eta egindako bederatzi atxiloketak ere. Horretarako aitzakia, erakunde abertzalearen esanetan, euskal gazteriak inposatutako sistema kapitalistatik at, «bestelako Euskal Herri bat eraikitzea posible dela eguneroko praktikan erakusten» duela da.

Hori dela-eta, Segik «babes osoa» eskaini die Burlatako eta Urretxu eta Zumarragako gazteei eta bide beretik lanean jarraitzeko dei egin die. «Gure eskubideak gure egitea baita bestelako Euskal Herri bat erakitzearen ardatza, bestelako gizarte eredu bat eraikiz eta gazteei alternatibak plazaratuz», adierazi du erakundeak.

Batasunak, bestalde, UPNk eta PSNk gazteekiko darabilten politika, eta euskal gazteriak aurkitzen duen «egiazko errealitatea «errepresioan» oinarritzen dela salatu du. Gogorarazi duenez, UPNri egotzi izan zaio beti «indusmakinaren politika», baina Burlatan agerian geratu denez, «PSNk ere ez du atzean geratu nahi eta ahal duen bakoitzean erakusten du hori». Alderdi horretako Burlatako kideek IU, Batzarre eta Aralarren babesa jaso izana ere salatu du, eta horiek osatzen omen zuten «ustezko alternatiba» zalantzan jarri du berriz ere.

Burlatako Batzarrek, berriz, gaztetxearen orubean eraikiko diren etxebizitzen babesle inoiz izan denik ukatu du, eta halako egoerak konpontzeko elkarrizketara jotzearen alde agertu da.

Bitartean, protesta ugari izan zen atzo. Txirrindu martxa egin zuten eta txistorra jan zuten alkatearen etxeko balokiaren azpian. Elkarretaratzea eta auzokideen kazerolada ere egin zuten, jakinarazi zutenez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Lan-segurtasun eza herri erakundeetan
Jendartea
Leherketa batek harri mordoa jaurti du Musakola auzora
Jendartea
Saria Maite Lafourcaderentzat
Euskal Herria
«Si se quiere llegar a una solución, hay que empezar por abordar las causas»
Euskal Herria
Protestarako hitzordu ugari bihar Euskal Herrian
Ekonomia
Sagem enpresako 500 lanpostuak desagertzeko arriskua dagoela dio FOk
Kirolak
Mayo rechaza la oferta de renovación y no sigue
Jendartea
La ONU sitúa en la desigualdad el origen de toda la violencia contra las mujeres
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss