GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-13
«Protagonistaren oroitzapenetan sartzen da»
Donibane Lohizuneko Zinemagile Gazteen Nazioarteko XI. Jaialdiaren bigarren egunean, «Les fragments d’Antonin» filma aurkeztu zuten lehiaketan. Heldu den azaroaren 8an zinema areto komertzialetan aurkeztuko duten filma Gabriel Le Bomin-en lehendabiziko lana da. Antoninen papera Gregori Derangere aktoreak egiten du.

DONIBANE LOHIZUNE

«Basoan, bidea galduta dabilen gizon ero bat atzematen dute, eta etengabe bost izen errepikatzen ditu. 1919an mediku militar batek hartzen du eta gizon horri zer gertatu zaion ulertzen saiatzen da. Ez du ageriko zauririk, baina barne zauri sakona du», azaldu zuen istorioaren nondik norakoez Gregori Derangere-k, filmeko aktore nagusiaren papera egiten duenak.

«Ikusleak medikuaren bidea jarraitzen du; gizonaren oroitzapenetan sartzen saiatzen da», jarraitu du. Antonin filmeko protagonista bi mementotan jarraitzen du ikusleak: lehenik eta behin, ospitalean gaixorik dagoen garaia aurkezten digu zuzendariak, eta, gero, pixkanaka, protagonistaren iraganean barreiatzen du ikuslea.

«Zenbat denbora behar da gizon bat eraikitzeko? Zenbat denbora behar da suntsitzeko?», galdetzen dio protagonistak bere buruari, eta istorioak aurrera egin ahala, pertsonaia hori nola suntsitzen den erakusten du filmak. «Antoninen pertsonaiak benetako sintomak ditu. Berak pentsaezina den zerbait egin behar izan du. Egunero irudi horiek gogoratzen ditu eta egunero emozio berarekin bizitzen ditu», azaldu zuen Gregori Derangere-k.

Antoninen garapenaren isla, suntsipenarena hain zuzen ere, aktoreak begiradaren bitartez adierazten du batez ere: «Protagonistak etengabe irudi berak ikusten dituenez gero, nik neure buruan zenbait irudi sartu ditut, eta hurrunagora joaten saiatu naiz. Horretan datza, beharbada, nire begiradaren ezberdintasuna». Izan ere, bi Antonin ezberdin interpretatzen ditu Derangere-k. «Normala denean, Antonin oraindik besteei irekia dago eta hitz egin dezake; aldiz, krisian dagoenean, oso urrun dago, berak bakarrik ezagutzen dituen gauzak ikusten dituen mundu partikular batean dago», adierazi zuen aktoreak.

Film bat edo bi soilik egin dituzten zuzendarien zinemaldia da Donibane Lohizunekoa. “Les fragments d’Antonin” Gabriel Le Bomin zuzendariaren lehen lana izan arren, lan ona egin duela uste du aktore nagusiak: «Zuzendaria ikusi eta berehala sentitu nuen bere sentsibilitatean konfiantza izan nezakeela. Horregatik, filma egitea erabaki nuen».



«Indotxinako gerra bakarrik falta zait aktore gisa»
I. E.

DONIBANE LOHIZUNE

«Gerrako film asko egin ditut. Film honetan, Lehen Mundu Gerrako soldadu baten papera egiten dut. Orain, Indotxinako gerran girotutako film batean lan egitea bakarrik falta zait aktore gisa», aipatu zuen irribarretsu Gregori Derangere-k.

Seriotasun handiagoarekin aipatu zuen, ordea, horrelako hainbeste film zergatik egin duen: «Gidoilariei gerra garaiak istorio bereziak sortzeko aukera ematen diela iruditzen zait. Gerrateek muturreko egoerak sortzen dituzte, eta horretatik zerbait sakona ateratzen da». Honakoa gehitu zuen: «Kaos egoeretan sentimendu sakonak ateratzen dira, eta horrek gidoilariei joko handia ematen die».

Horrelako sentimenduak islatzea zaila dela ere nabarmendu zuen aktoreak: «Gogorra da pertsonaiak zer senti dezakeen asmatzea. Hori sentitzea lan luzea izan da eta zalantzak izan ditut etengabe». Horregatik, mundu horretatik ateratzeaz pozten zela adierazi zuen. «Azkenean pozik nago mundu horretatik ateratzeaz. Udaberrian, komedia bat egingo dut, eta hobeto, inoiz ez baitit plazerik eman neure buruari min egiteak», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss