Hogei talde lehiatuko dira Elgetako Danbakan
ELGETA
Heldu den ostiralean, urriak 20, Elgetako Danbaka musika lehiaketa abiatuko da bigarrenez. Azkaiter Pelox, Drakes, Klakson eta Ozen taldeek joko dute Espaloia kafe antzokian, gaueko hamar eta erdietan hasita. Ordu eta toki berean izanen dira gainerako emanaldiak ere, hamabostean behin, eta bakoitzak ordu erdi iraunen du.
Hogeita zortzi taldek eman dute izena lehiaketan. Horietatik hemeretzi hautatu ditu Danbakako epaimahaiak, eta bat publikoak, ekitaldiko webgunean botoa emanda. Arrasateko Anal Bag izan da nabigatzaileen gustukoena.
Hiru sari banatuko dituzte: diskoa grabatu eta kaleratzeko aukera emanen diote talde irabazleari, eta bakarlari batek bere burua ezagutarazi ahalko du Durangoko Plateruenan kontzertua emanda. Ikusleek aukeratzen duten taldeak, berriz, 1200 euro jasoko ditu Carrion dendan erosketak egiteko.
Sarrerak Espaloian eta Goienako egoitzetan eros daitezke, baita 902363851 telefono zenbakira deituta ere.
|