GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-13
Accordion Tribe, Fish, Tapia, Neneh Cherry eta Gatibu datoz Gasteszenara
Eklektizismoa da Donostiako Egiako kultur etxeko Gazteszenak udazkenero antolatzen duen egitarauaren ezaugarri nagusia. «Hango eta hemengo proposamen musikalak biltzen saiatzen gara eta gazteentzako musika programatzen duten Europako gune nagusietan atzematen ditugun harri bitxi batzuk hona ekartzea lortu dugu», esan zuen Migel Martinek, Donostiako Jazzaldiko zuzendariak. Egitaraua azaroaren 3an abiatuko da Guy Klucevsek amerikarrak gidatzen duen Accordion Triberekin eta Gatiburekin bukatuko da abenduaren 14an. Guztira, bost kontzertu izango dira.

DONOSTIA

Agertoki baten gainean egungo bost akordeoilari onenak jotzen ikustea ez da sarri gertatzen den gauza. Aukera hori izango dute akordeoizaleek azaroaren 3an, Guy Klusevsek amerikarrak gidatzen duen bostekoak joko baitu Gasteszenan. «Bostak arlo ezberdinetatik datoz. Bat edo beste musika klasikoaren arlotik dator, musika etonikoen arlotik beste batzuk. Guy Klusevscek nortasun izugarriko akordeoilaria da eta bere itzalean bildu dira guztiak. Klusevscek guztiz ezaguna da jazzaren eta musika garaikidearen barruan. AEBetan dagoen akordeoi-jotzailerik ospetsuena da eta ospe horri esker lortu du talde hau osatzea», esan zuen Migel Martinek.

Accordion Tribe horretako kide da Maria Kalaniemi, muska klasikoaren barrutian lan bikaina egindakoa;Lars Hollmer, herrialde eskandinaviarretan instrumentu horrek duen tradizioaren oinordekoa;Bratko Bibic, Balkanetako tradizioaren ikertzailea eta Otto Lechner austriarra. Orain hamar urte hasi ziren elkarrekin. 1996an egin zuten lehen itzulia eta grabatu zuten beren lehen diskoa. Geroztik film bat ere egin da talde horren inguruan.

Azaroaren 10ean izango da udazkeneko egitarauko hitzordu nagusietakoa, Fish-en emanaldia. «Rock sinfonikoaren adierazle nagusietakoa izan zen kantari hau edo izan zen bere taldea 70eko eta 80ko hamarkadetan. Geroztik rock sinfonikoa landu nahirik hamaika talde sortu da, baina jatorrizko talde oso gutxi geratzen da eta horietako bat da Fish», esan zuen Jazzaldiko zuzendariak. «Estatu espainolean kontzertu bakarra emango du. Esan beharra dut azken orduan txiripaz lortu dugula Fish Donostiara ekartzea», erantsi zuen. Hilaren 16an Joseba Tapiak bere azken diskoa aurkeztuko du Gazteszenan. Trikitilari familia batean jaioa, tradizioa landu du eta jarraitzen du lantzen, baina bidaia luzea eta pertsonala burutu du trikitiarekin, rockaren esparrua, baladak eta bereziki Bizkaiko koplagintza landuz. “Real politik” izeneko azken lana ekarriko du Egiako kultur etxera. Azaroaren 19an Neneh Cherry buru duela Cirkus taldea etorriko da. «Gure bulegoak hamaika ahalegin egin du azken urteotan musikari hau Donostiara ekartzeko. Aukera izan dugu eta badator eta bere azken proiektuarekin etorriko da, Cirkus taldearekin. «Istanbulen hasi eta Donostiaraino Europako gazte musikaren gune nagusietan joko du udazken honetan», esan zuen Migel Martinek. Eta, azkenik, euskaraz rocka ondoen landu duen taldeetako batek itxiko du egitaraua, Gatibuk. «Aspaldian jo gabe zeuden eta seguru gaude egitarau honetako emanaldirik txalotuenetako bat izango dela», jarraitu zuen. Sarrerak salgai daude. Accordion Tribe eta Tapiarenak eserlekuekin (264) eta besteak eserleku gabe, zutik, 700 lagunentzat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss