GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-10-13
103 gara. ikasleak, eta azkenaldian, kriminalak ere kontsideratuak

Urteetan atzera egin nahi dugu, gaurko aldarrikapena ez baita ulertzen atzera begiradatxo bat bota ezean. 2003ko apirilaren 7 hartara joan nahi dugu, egun horretan kriminalak bezala tratatuak izan baikinen. Garai haietan, arrotz, atzerakoi eta zentralistatzat jotzen genuen dekretua zen aplikatzekoa. LOU zen bere izena, edo ULO nahiago bada. Dekretu hori euskal ikasleon eskubideen zanpatzaile zela eta inposaketa argia zela ondorioztatuz, itxialdian batu ginen 103 ikasle Leioako campusean; gure helburu bakarra euskal ikasleon eskubideen defentsa eta inposaketen kontrako aldarria zen.

Gau hartan, 103 ikasleak bortizki kaleratuak izan ginen, eta guztiok Entzutegi Nazionalaren bidean jarri gintuen argi gutxiko epaile baten okurrentziak. Erabaki hori zentzugabea izanik, datorren urriaren 17an Getxoko epaitegian epaituak izango gara, 103 ikasle kondenatzeko prest dagoen epaiketa, itxialdi bat egiteagatik epaituak!

Inposaketa. Hori da urtez urte ikasleok jasan izan duguna. 103 ikasle horiek inposaketen gaineko aldarria zabaldu genuen ekimen hartan. Espainiako estatutik zetorren dekretu hark ikasleon eskubideak urratzen zituen banan-banan. Hala pentsatzen genuen eta hala pentsatzen dugu orain ere egungo euskal ikasleok, LOU eta edozein lege autonomikotatik haratago, europar goi-mailako hezkuntza esparrua arautu nahi diguten honetan. LOUk mamu handiago baten neurriak malgutu baino ez ditu egiten; LOU, Bologna Prozesuaren bide-laguna da, elikatu egiten du, ondorioak apurka-apurka barnera ditzagun. Hezkuntzaren homogeneizazioa dakar horrek, kalitatearen degradazioa, pribatizazioa, unibertsitatea multinazional eta elite indartsuenen eskuetan erortzea. Ondorio kaltegarriak baino ez ditu ekartzen horrek: euskararen desagerpena, euskal edukien ezabapena, etab luze bat. Oro har, euskal ikasleok ditugun eskubideen zapalketa.

Honen guztiaren erantzule UPV dugu. UPV da Bologna Prozesua aplikatu eta horretarako ikasleon kriminalizazioa posible egiten duena. Bera da 103 ikasle horiek epaitegian egotearen errudun bakarra. Inposatzaileen konplize eta bide-lagun izateaz gain, bera da egun horretan indar polizialak unibertsitate barrura sartzeko baimena eman zuena.

Gutun honen bidez, erreflexiora deitu nahi dugu UPV: ikasleria ez dago horrelako erasorik onartzeko prest. Bologna Prozesua gelditu eta epaiketa honen eta etorkizuneko erasoen aurrean neurriak hartu ditzatela exijitzen dugu, egoera hau berriz ere gerta ez dadin.

Bukatzeko, ez gaude inongo inposaketarik onartzeko prest, ez lege autonomiko, ez estatal, ez inongo iruzur europarrik ere. Inposaketen aurrean, tinko jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, eraso guztien eta epaiketa ororen gainetik. Guztien artean adostutako Euskal Unibertsitate bat sortzea beharrezko irizten dugu, herritik sortua, herriarentzat egina.

Unai Garcia - 103 ikasle errepresaliaturen izenean



El absurdo
APYMCA, la Asociación de Pequeños y Medianos Comerciantes de Amurrio, ha organizado el I Certamen de Miss y Mister Ayala. Los participantes desfilarán en ropa de sport, de baño y de fiesta.

Dejando de lado que a estas alturas pueda resultar ­o no­ anacrónica la celebración de un acto de estas características, no podemos dejar de admitir cierto asombro al hacernos eco de los requisitos para tomar parte en dicho certamen. Además de unos límites de edad y altura para ellos y ellas, son de obligado cumplimiento no estar casado o casada, no tener hijos y, asómbrense, no tener antecedentes penales.

No sé si roza el absurdi, lo induce o es el absurdo en sí mismo.

Solicitaría a quien organice ciertos actos que se deje llevar por el aspecto lúdico, evitando en lo posible el «férreo» derecho de admisión que revive ciertos «corsés» que nos retrotraen a otros tiempos de marcado carácter marcial.

Sólo ha faltado aquello de: «Para payos y payas. Abstenerse gays y lesbianas». Amurrio, siglo XXI.

Brasi Bartolomé - Laria Herri Plataforma (Amurrio)



Gaztetxearen alde
Gazteriaren eta gaztetxeen aurkako errepresioak ez du etenik. Oraingoan Burlatako gaztetxearen aurkakoa izan da. Gaztetxeak arriskutsuak dira egungo botere nagusi burges kapitalistarentzat, funtzionamendu asanblearista izateaz gain euren kontrolpean ez dauden eremuak baitira. Gaztetxeak, gazteen indarrak eta antolakuntzak eraikitako eremu libreak, kreatiboak, autogestionatuak eta alterna- tiboak dira, klase dominatzailearen kaltetan.

2002ko abenduaren 14an lokal huts hura okupatu zenetik gauza asko aldatu ziren Burlatako eta inguruetako gazte askorentzat, gaztetxea beren etxe egin zuten. Denbora honetan izan diren esperientziak, aktibitateak eta iniziatibak kontaezinak dira.

Bertan parte hartu duten guztiak aberastu ditu Burlatako gaztetxeak, beste balio batzuk defendatzen bizitzea irakatsi die: autogestioa, asanblearismoa, solidaritatea eta lan kolektiboa.

Gune hau asanblearioa zen. Beren helburua izan da jendeak iritzia libreki azaltzea, horretarako bitartekoak sortuz.

Baina Burlatako gaztetxekoak ez dira soilik barrura begira egon, defendatu beharrekoak zirela uste izan duten errebindikazio sozial guztietan egon dira. Irak eta Afganistango gerra genozidak eta hauek sostengatzen dituen sistema politiko-ekonomikoa salatu dituzte. Honetaz gainera, euskal kulturaren eta euskararen defentsa egin dute.

Gaztetxe baten esangura politikoa eta potentzial iraultzailea jendeak, gehienbat gazteek, euren denbora librea igarotzeko erabiltzen duten aisiagune bat izatetik gaindi doa. Borroka antisistemako lekuak dira. Bertan aurki ditzakegun gazteak kritikoak dira euren inguruarekin, ehunka ordu pasatzen dituzte herri kulturaren alde, garapen jasangarriaren alde, espekulazio inmobiliarioaren aurka eta gure gizartean eragina duten beste hainbat arazori ebazpena emateko lanean. Lan honek guztiak gazte hauen antolamendu gaitasun handia erakusten digu.

Beharrezkoa da belaunaldi berriei etorkizun duin bat eskaintzeko gai ez den sistema ustel hau amaitzea. Berandu baino lehen kapitalismoa garaiturik eroriko da eta prozesu horretako borrokan zeresan handia izango dute Euskal Herriko gaztetxeek.

Israel Gonzalez eta Ibon Artola “Euskal Herria Sozialista” aldizkariko kideak



Itoitz. una catastrofe anunciada
Sobre la agresión y los riesgos del infundado pantano de Itoitz se han celebrado manifestaciones y concentraciones multitudinarias, se han formulado querellas jurídico-administrativas, se ha intentado detener las obrasŠ y a pesar de esta ejemplar movilización popular, sus defensores, instituciones navarras y españolas y partidos que las gestionan siguen adelante con total impunidad. El peligro es evidente e inminente y nos con- cierne a todos; atenta contra Euskal Herria. No se puede admitir que la vida de miles de personas se ponga en grave peligro, prevaleciendo intereses privados sobre los colectivos. En Itoitz se reproducen las mismas circunstancias que en Valont (Italia), donde en 1963 murieron caso 2.000 personas por el desbordamiento de una presa, tragedia que se anunció desde el comienzo de las obras.

Estudios rigurosos afirman que el embalse de Itoitz está construido sobre una zona sísmicamente inestable, como a menudo se comprueba; una prospección petrolífera realizada en 1973 descubrió la existencia de una falla en su subsuelo. Los informes alertan de los riesgos derivados del deslizamiento de la ladera izquierda, que ya ha comenzado.

La irracional agresión viola derechos fundamentales de los vecinos: vida, familia, seguridad, tranquilidad, futuro, hogar, patrimonio, trabajoŠ todo se halla en peligro. Cuando la tierra tiembla y las profundidades chirrían, el miedo les aterroriza. Mientras, los responsables de la infamia celebran sus suculentas ganancias. Esta injusticia no puede prolon- garse más. Hay que vaciar el embalse antes de que sea demasiado tarde.

Como ocurrió con la central nuclear de Lemoiz, también en Itoitz las instituciones favorecen intereses de una minoría capitalista, ambiciosa y desalmada, aun- que sus proyectos pongan en grave riesgo la salud colectiva. ¿Qué importan unas cuantas vi- das ajenas si se consigue un buen beneficio?

Lo llaman democracia.

Juan Mari Eskubi - Bilbo



Egin kasu, Maria, subkontzienteari
Duela gutxi, PPren EAEko buruak esaten zuen lehendakariak Jugoslaviako jokabidearen aldeko aukera egin duela eta Montenegrorekin maitemindu dela. Hau da: Jugoslavia, estatu indartsu bat, desegitearen eta ezer balio ez duten estatuen aldeko aukera. Eta Espainiarekin ere gauza bera egin nahi duela.

Berak, ordea, Alemaniako jokabidearen aldekoa egin du; hots, bi Alemaniak bat egin eta indartsuago bihurtuz bere iritziak aurrera errazago ateratzearen aldekoa. Bere asmoa, antza, Espainiako Estatua gaur bezala mantentzea barik Gibraltar eskuratu eta Portugalekin bat egitea-edo da. Diot nik.

Baina azpimarratu nahi dudana zera da: Maria andreak bere iritzia indarrez aurrera ateratzearen aldeko jarrera, Espainiako agintariek azken mila urteetan eraman duten jokabide bera, erakutsi duen arren, libre utzi duela jokabide bata zein bestea hautatzea. Jakina, aukerarik onena, eta askogatik, berea da; baina bestea ere egin daiteke, nahiz eta burugabea izan. Beraz, egokia ez den arren, onartzen du Jugoslaviaren aldeko aukera egitea zilegia dela.

Hori horrela balitz, onartu beharko luke Euskal Herriari buruzko erreferenduma ere egin daitekeela; eta jendea, PP salbu, hori eskatzen ari denez, bere alderdiaren barruan, emakume «ahots» bihurtuta, autodeterminazioaren aldeko kanpaina egin beharko luke Euskal Herrikook jakin dezagun zer nahi dugun. Eta aukera bietatik onena eta burutsuena berea denez, erreferendumean nagusi aterako litzateke. Ez dut ulertzen, bada, zergatik ez dagoen horren alde.

Gainera, horrekin, guztiok behar ditugun hainbat gauza konponduko lirateke, lortuko bailira- teke bakea, biktimen arazoa konpontzea, ETA desagertzea, autodeterminaziorako eskubidea Espainiako estatuko herrientzat, presoen eta senideen eskubideak onartuak izatea, Espainiako Estatuko demokrazia aberastea, etab.

Maria Andrea jarrai iezaiozu subkontzienteari.

Julen Kaltzada


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss