GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-13
Xabier Izaga
Umorea

Asteon egunkari honetan irakurri dugunez, nazioarteko sei pertsonalitatek Euskal Herriko konponbide prozesuari beren sostengua eman izana txantxa gai izan da hedabide batean. Errespetua eta konkordia aldarrikatzen duen erakunde baten irrati katean, hain zuzen. Harako Federicori, Pirritx eta Porrotxen eskolaren jarraitzaile, ANCko idazkari nagusiaren izena barregarria iruditu zaio. Baina bada alderik: euskal pailazoek «katxiporreta» eta gisakoak esaten dituzte umeen barreak eragiteko, eta Federicok eta enparauek garunak ez dielako gehiago ematen esaten dituzte bereak. Beste desberdintasun bat: ustezko txantxa, GARAko kazetariak seinalatu zuen bezala, irain hutsean geratu zen.

Erraza dute Borbontar aita-semeen jario... bereziaz barre egitea, baina are errazagoa edo, hobeto esateko, arazo gutxiago dakar Ingalaterrako oinordekoaren belarrietara jotzeak. Dekretuz bezala, barre- garriago suertatzen da Chavez Bush baino. Demokratago, ordea, bigarrena. Eta hori bai barregarria, hainbat herrirentzat tragikoa ez balitz.

Atzo Guardia Zibilaren eguna izaki, aukera ezin hobea zuten Galindo eta Hego Amerika birkonkistatzeko gauza diren bere gizonez barre batzuk egiteko, haien kartzela urteek askotarako ematen ez badute ere, gose greba gehiegi egin ez duten arren. Gorputz beretik atera gabe, egunotan 18/98 sumarioko epaiketan deklaratu duten «perituek» ere ematen dute txantxarako tartea. Ikaragarria izango litzateke, ordea, txantxarako motibo izan litekeena batere umore-senik ez duten epaileek frogatzat hartzea.

Telebista kate progreenean Iñaki de Juanaren «dieta» izan da umore gai. Seguruenik De Juanak berak egingo luke barre bere hezurdura hutsa ikusita, barreak norekin partekatu izango balu. Izan ere, nik ez dut esan nahi ezin dela edozein gauzaz barre egin. Umorea ezohiko gertaera eta egoeretan, paradoxan du iturria. Besterik da sentsibilitate gehiago, gutxiago edo bat ere ez izatea. Batzuek umore ona egiten dute eta benetan umore bada, molestagarria izan badaiteke ere, onartu egin behar da. Besterik gabe. Baina esandako kasuetan asmo txarra da nagusi. Txantxa gaia ez da barregarria suer-ta daitekeen egoera, besteren sufrimendua baizik.

Jose Maria Calleja kazetariak De Juana kartzelan hilda nahi lukeela zioen lehengo egunean. Hobe horrela, txantxa barik. Hura, besterik gabe, bere buruaren erretratua izan zen. Erretratu baldarra. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss