GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-13
- Harri-jasotzea
Barinagak erraz lortu du Bizkaiko txapela

DONOSTIA

Barinagak eragozpenik gabe jantzi zuen atzo, Basaurin, Bizkaiko Harri-jasotze Txapelketako txapela. 1.200 kilotik gora kendu zizkion Urperi, bigarren amaitu zuenari. Lehia bakarra bigarren posturako izan zen, Urperen eta Agirreren artean.

Lau kirolari neurtu ziren atzo Basaurin aizkolariekin batera jokatutako lehian. Kirolari bakoitzak 112,5eko zilindroa eta kubikoa erabili zituen, eta 100 kiloko bola ere bai. Bakoitzarekin hiru minutu izan zituzten lanerako.

Agirre izan zen harri guztiekin onena. 31 jasoaldi eman zizkion zilindroari, 18 kubikoari eta 21 bolari. Horrekin erraz bereganatu zuen txapela. Borroka, ordea, bigarren posturako izan zen Urperen eta Agirreren artean. Azken horrek aurrea hartu zion zilindroarekin, 27 jasoaldi eman baitzizkion, eta bat gutxiago Urpek. Horrek, ordea 15 eman zizkion kubikoari, eta Agirrek, bat gutxiago. Bi harriak pisu berekoak zirenez, dena azkeneko harriarekin erabaki beharra zegoen; 100 kiloko bolarekin, alegia. Hor Urpe gehiago izan zen, eta bigarren postua segurtatu zuen. 18 jasoaldi eman zizkion; hiru gutxiago eman zizkion Agirrek, eta horrek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Uriarte gaztea izan zen azkena. Kubikoarekin trakets aritu zen, eta hori izan zuen aitzakia bakarra. Oraindik hasi berria da, eta, gainerakoan, ongi aritu zen. 16 jasoaldi eman zizkion zilindroari, 5 kubikoari eta 15 bolari.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss