GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-13
- Aizkora (Euskal Herriko Hirugarren Mailako Txapelketa)
Ugarteburuk aurretik egindako iragarpen guztiak bete ditu
·Teilletxeak amaitu zuen bigarren, eta Ezkiokoarekin batera Bigarren Mailara igoko da

DONOSTIA

Joxe Ugarteburuk ez zuen hutsik egin, eta Euskal Herriko Hirugarren Mailako aizkolarien txapela jantzi zuen atzo, Basaurin. Harekin batera, Joxemari Teilletxea ere heldu den urtean Bigarren Mailan aritzeko moduan izango da, bigarren amaitu baitzuen azken horrek. Aizkolari bakoitzak hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen.

Atzo Basaurin jokatu zuten finala bikaina izan zen, afizioa egiten duten horietakoa. 55 segundotan sartu ziren lehenengo bostak. Mandazen bakarrik geratu zen atzera, eta beste denak pare samarrean aritu ziren.

Hasieran, Mugertza II.a aritu zen aurretik, baina hirugarren enborra nahiko bihurria izan zuen eta denbora dezente galdu zuen. Hortik aurrera, Ugarteburu, Teilletxea eta Otaegi ia batera samar aritu ziren, baina Aierbe II.a eta Mugertza II.a ere ez ziren oso urrun. Mandazen bakarrik geratu zen atzera.

Azkeneko enborrerako, ordea, Otaegi apur bat atzera geratu zen, eta azkeneko kolpetarako, txapela biren artean zegoen. Ugarteburuk, ordea, azkeneko txanpa bikaina egin zuen, eta horrek txapela eman zion. Hark amaitutakoan, Teilletxeak erritmoa jaitsi zuen, bigarren postua seguru baitzuen, eta amaieran hogei segundora amaitu zuen. Besteak ere ez ziren oso urrun, 55 segundoan sartu baitziren lehenengo bostak. Ugartebururen kasua berezia da. Ezkiokoa Lehen Mailan puntara iritsi zen, baina gero aizkora uzteko erabakia hartu zuen. Urte dezente egin ditu kirola utzita, eta gero apurka-apurka joan da berriro ere aizkorara itzultzen. Lehenengo, erakustaldiak bakarrik egiten zituen, eta orain dela bi urte torneoetan hasi zen, Urrezko Aizkoran.

Aurten eman du berriro ere lehiaketetara itzultzeko pausoa. Gipuzkoako Bigarren Mailako Txapelketan bigarren izan zen Unai Otañoren atzetik, eta Euskal Herriko Hirugarren Mailakoan, txapela jantzi du.

Sailkapena

Atzo, Basaurin, Bizkaiko Bigarren Mailako finala ere jokatu zuten. Hiru aizkolari aurkeztu ziren. Kirolari bakoitzak bi kana-erdiko, 60 ontzako bat eta oinbiko bat moztu behar izan zituen.

Amaieran, Atutxa II.ak jantzi zuen txapela, eta ez zuen horretarako inongo arazorik izan, Aldape eta Garitaonaindia oso atzean geratu baitziren.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss