GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-10-13
- Lau eta Erdikoa
Barriolak erakustaldia eman du eta final-zortzirenetan izango da
·Peñagarikano aise menderatu eta gero Chafee edo Olaizola I.aren aurka lehiatu beharko du

BARRIOLA 22

PEÑAGARIKANO 4

BERGARA

Erakustaldia eman zuen atzo Abel Barriolak Bergarako Udal Pilotalekuan. Leitzako atzelariak aise menderatu zuen Kepa Peñagarikano Lau eta Erdiko final-hamaseirenetako neurketan, hasieratik amaierara arte lan biribila burutu ostean.

2002. urteko kaiolako txapeldunak gaur bertan ezagutuko du final-zortzirenetan bere aurkaria nor izango den, Chafee eta Olaizola I.a Oiartzungo Madalensoron izango baitira aurrez aurre.

Barriolak ia guztia egin zuen ondo Peñagarikanoren aurka. Zalantzak zeuden Aspeko pilotariaren errendimenduaren inguruan, apiriletik lehiaketetan parte hartu gabe baitzegoen. Nafarrak, ostera, berehala uxatu zituen duda guztiak.

Bere aurkariak eman zion hasiera norgehiagokari, baina hamahirugarren tantora arte ez zuen sakea berreskuratu. Izan ere, aurreneko hamabi kintzeak Barriolak egin zituen, bata bestearen atzetik eta zein baino zein politagoa.

Era guztietakoak lortu zituen leitzarrak: zabalera botatako dejaden bitartez, eskuinez zein ezkerrez botatako hormabikoz, boleaz, luze jotako pilotakadekin, sakez...

Konturatu orduko, Peñagarikano 12-0 zen atzetik. Sakea bere aurkariak sakez egindako falta bati esker berreskuratu zuen, baina hurrengoan galdu zuen pilota jokoan jartzeko aukera. Piloteoan ez zuen batere asmatu, eta Barriola, berriz, gustura aritu zen kantxan, pilota indartsu astinduz eta alde batetik bestera eroso mugituz, nekea igarri gabe.

Barriolak berean jarraitu zuen, intentsitatea murriztu barik, eta azkenean, hamasei tanto eginez eta lau pilotakada galduz ­Peñak sei huts egin zituen­ hogeita bigarrenera iritsi zen.

Irujoren bigarren proba

Beste alde batetik, Juan Martinez de Irujok gaur eguerdian egingo du Tolosako Beotibarren azken proba, astelehenean jokatzerik izango ote duen zehazteko. Iberokoak asteazkenean egin zuen aurrenekoa, eta atzo gau ona pasatu omen zuen. Ezustekorik izan ezean, beraz, Ekaitz Saralegiren aurka jokatzeko moduan izango da.



Olaizola y Chafee, frente a frente en Oiartzun

BERGARA

Asier Olaizola e Ismael Chafee se enfrentán hoy ­22.15­ en el Madalensoro oiartzuarra en busca del billete para los octavos de final del Cuatro y Medio, donde les aguarda el vencedor del duelo de ayer, Abel Barriola.

El delantero de Asegarce partirá como favorito para la cátedra, pese a que hace dos años ambos pelotaris ya se vieron las caras en la misma distancia, con victoria del representante de Aspe.

Olaizola I cuenta con características apropiadas para la modalidad, ya que tiene golpe y saque, pero su mayor defecto continúa siendo el resto. Habrá que ver cómo se las arregla hoy ante un pelotari que no es un gran sacador, pero que anda muy bien por la cancha. Y es que Chafee, pese a no contar con un golpe estratosférico, termina bien el tanto, defiende bien y es uno de los pelotaris con mejor físico.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss