Abian da «0 km prozesua» Astraren geroa diseinatzeko
GERNIKA
Gernikarrek bereganatu dituzten Astra instalazioen etorkizuna definitzeko, «0 km parte-hartze prozesua» martxan da. Orain arte, hiru foro eta jarraipenerako beste bat egin dituzte. Hala ere, Astra Gernikentzeko ekimeneko kideek nabarmendu dutenez, «berebiziko garrantzia» eman nahi zaio «Astra parte-hartze sozialaren erreferentzia» izan dadin, eta «prozesu aske eta zabal honetan» parte hartzeko deia egin dute.
Ieup! Gernikako gazte Asanbladak bultzatu eta Parte Hartuz unibertsitateko erakundeak dinamizatu ditu foroak, eta azaldutakoaren arabera, prozesuaren diagnostiko eta beharrizanen mapa bat egin ondoren, eraikuntzak izan behar dituen azpiegituren gaineko hausnarketa egin dute, gaztetxea, lantegi artistikoa, proiekzio eta entsegu gelak, liburutegia edota hemeroteka zerbitzuak jartzea aztertzen ari baitira.
Bertan izango diren ekintzak ere aztertzen ari dira, bai eta horien kudeaketa. Horretaz, «autogestio iraunkorra bideratu ahal izateko formulak diseinatzen» ari direla adierazi dute.
|