GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-13
Abian da Nafarroa Beherean Kanaldude izeneko telebista
Parte hartzean oinarritutako tokiko telebista egitea: hori da atzoz geroztik Nafarroa Beherean emititzen hasi diren Kanaldude telebista berriaren xedea. Aldudarrak bideo elkarteak abiatutako proiektuak hiru hilabete iraunen du, eta ostegunetik igandera emankizun ugari eskainiko ditu. Proiektuak aurrera egitea nahi dute.

BAIONA

Zortzi eta erdietan hasi ziren atzo Nafarroa Beherean Kanaldude telebistaren emankizunak emititzen. Abenduaren 28a arte, frantsesez eta euskaraz landutako tokiko gaiak aipagai izango dituen telebista berri hori ikusteko aukera izango dute Garazi, Oztibarre, Baigorri eta Amikuze eskualdeetako herritarrek.

Aldudarrak bideo elkartea 2002. urtean tokiko telebista egiten hasi zen, baina baliabideak eskasak zirela-eta, egitasmoa bertan behera utzi behar izan zuen.

Atzotik aurrera, eta hiru hilabetez arituko den bigarren esperientzia honetarako, diru-laguntzak izan ditu elkarteak. Hori dela-eta, uda osoa igaro dute elkarteko kideek telebistaren proiektua abian jartzeko ikastaroak eta aurkezpen bilkurak egiten.

Helburua, izan ere, parte hartzean oinarritutako tokiko telebista bultzatzea zen. Atzo arratsean abiatu zuten 2002an bul- tzaturiko lehen egitasmoa gogoratuz. Abenduaren 28a arte, beraz, ostegunetik igandera bitartean emititzen hasiko dira.

Proiektuaren bultzatzaileek argitu zutenaren arabera, ostegunetarako zuzenean grabaturiko bi hitzordu nagusi finkatu dituzte: “Jo aintzina” kirol emankizuna, eta gizarte eta kultur gaiak aipagai izango dituen “Banagam” emankizuna.

Kate jakin batean

Hamabost egunero, berriz, larunbat gauean, telebistak emititzen duen sei eskualdeetako herri bati buruzko emankizun berezia eginen dute. Eta egitaraua osatzeko lau egunetan erreportaje eta kronika ugari ere izango dira.

Programazio hori baldintza onenetan hedatu ahal izateko Aldudarrak bideo elkartean zazpi langile arituko dira, eta beste hogei bat laguntzaile.

Atzo hasitako hiru hilabeteko lehen esperientzia horren ondotik, elkarteko kideek proiektua denborarekin sendotzea dute helburu. Baina horretarako, diru-laguntzak izan beharko dituztela aitortu zuten. Abenduaren 28a arteko epe labur hori baliatuko dute telebista on bat egin dezaketela erakusteko.

Dagoeneko Baxe Nafarroa deituriko garapen planoan laguntzak banatzeko orduan telebista lehentasunezko egitasmoen artean kokatua zela adierazi zuten. Halere, Kanaldude ikusteko eskualde bakoitzean telebista leku edo kate jakin batean sintonizatu beharko dute. Irulegin antenak Jarra guneari begiratu beharko dio, eta Larzabalen, berriz, Gazteluzarri. Garazi-Baigorri eskualdeko herritarrek Canal 7 katean izango dute, Oztibarren 66. katean, eta Amikuzen 43.ean. Gune horietatik kanpo dauden beste herritarrek Kanaldudek Interneten duen gunean ikusten ahalko dute zuzenean telebista.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss