GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-13
Hizkuntz Politikaren aurreproiektua aurkeztu du Erakunde Publikoak

BAIONA

«Gaurko Administrazio Kontseiluak Hizkuntz Politikaren aurreproiektua aho batez onartu ostean, nolabait esateko, gure eztabaida publikoari hasiera eman diogu, eragileek ekarpenak egin ditzaten». Hitz horiekin, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) lehendakari Max Brissonek martxoaz geroztik ehundik gora lagun lantzen aritu diren dokumentua aurkeztu zuen, atzo, Baionan.

Proiektua «egituratua, sakona eta osoa» dela nabarmendu zuen, eta EEPk kide guztiak ­Estatua, Kontseilu Nagusia, Akitaniako Kontseilua eta beste erakunde eta eragileak­ biltzen dituelako hizkuntz politika globala garatu ahal izango dela esan zuen Brisonnek.

Helburu behinena hiztun osoak lortzea da eta, beste gizarteko esparruak ahantzi gabe, lehentasunez belaunaldi gazteei zuzendutako politika izango da. Guztira hamaika erronka nagusitan oinarritzen da proiektua. Horietatik hiruk euskararen transmisioarekin dute zer ikusia; beste bostak hizkuntzaren ingurumariari lotuta daude eta gainerako hirurak, guztiak zehar lerratzen dituzten erronkak dira: kalitatea, motibazioa eta helduen euskalduntzea. Erronka bakoitzean finkatutako helburu estrategikoetara heltzeko, berriz, hainbat ekintza proposatzen ditu aurreproiektuak.

Ez da hutsetik abiatzen

Aldez aurretik hizkuntzaren eremuan egindako lana eta izandako eskarmentua baliatu dutela esan zuen Jean-Claude Iriartek, «esaterako, Hitzarmen Berezian edota EEPn bertan bi urtez egindakoa». Alor batzuetan, gainera, ez direla hutsetik abiatuko nabarmendu zuen, eta Euskararen eta Euskarazko Hezkuntzan iaz indarrean jarritako urte askotariko plana adibidetzat jarri zuen.

Hilaren 26an EEPrekin partaidetzan aritzen diren eragi- leekin izango dute lehen eztabaida, eta hortik aurrera, ekarpenak egiteko hilabete eta er-diko epea irekiko da. Brissonek adierazi zuen «egingo diren ekarpen guzti-guztiak, aintzat hartuko direnak eta ez direnak ere» hedatzeko engaiamendua hartzen dutela.

Abenduaren 21ean behin betiko Hizkuntz Politika eta 2007-tik 2010a arteko ekintzak onartzea da EEPren asmoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Falangistas y policias
Euskal Herria
Amplio rechazo a una festividad extranjera impuesta
Euskal Herria
Rodríguez Zapatero explica que «no se harán públicos» los contactos con ETA
Kultura
Nobel para Orhan Pamuk, abanderado de la denuncia del genocidio armenio
Ekonomia
ELA y LAB dimiten de la presidencia de Hobetuz por la actitud de Confebask
Euskal Herria
El derecho a decidir marca las movilizaciones del 12 de octubre
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss