Ekuador, ezkerrera egiteko prest
·chavez venezuelarra miresten duen rafael correak baliteke lehenengo itzulian lortzea presidentetza
Datorren igandean egingo dira Ekuadorren hauteskundeak, presidente berria eta beste 857 kargu aukeratzeko. Bederatzi milioi ekuadortar baino gehiago dira botoa emateko aukera dutenak. Inkestek diotena betez gero, litekeena da Rafael Correa ezkertiarra izatea igandeko garailea, eta presidente kargua lortzea azaroaren 26ko bigarren itzuliaren zain egon gabe. Edonola ere, ekuadortarrak aurreikuspen guztiak hankaz gora botatzen oso trebeak dira.
QUITO
Atzo amaitu zen ofizialki kanpaina, baina ekitaldirik garrantzitsuenak asteazken gauean egin ziren. Leon Roldos sozialdemokratak, esaterako, Quito hiriburuko San Francisco plazan elkartu zituen jarraitzaileak mitin hunkigarri batean. «Demokrazia konkistatzera» deitu zituen bildutakoak.
Alvaro Noboa enpresariak belauniko jarrita eman zion amaiera kanpainari Quiton bertan. Jainkoari pobrezia ezabatzeko eskatu zion. Bere kanpainan askotan erabili ditu Biblia eta kristauen gurutzea, nahiz eta Eliza katolikoak erabilpen hori salatu duen.
Jarraitzaile gehien Correak bildu zuen. Bere ekitaldia Guayaquil hirian egin zuen, festa giroan, eta bigarren itzuliaren beharrik ez dela izango esan zuen. Ezkertiarrak larruzko gerrikoa erakutsi zuen, kanpaina osoan egin bezala, eta alderdiak eta aberatsak zigortzeko erabiliko duela adierazi zuen.
Correaren garaipena oso berri txarra izango litzateke George W. Bush AEBetako presidentearentzat. Hugo Chavez venezuelarra miresten duela esan du behin baino gehiagotan, Washingtonekin ez duela merkataritza libreko trataturik sinatuko eta Manta hirian estatubatuarrek erabiltzen dituzten instalazio militarren kontratua ez duela berrituko.
Gainera, eta agian garrantzitsuena dena, Correak agindu du Batzar Eratzailera deituko duela, Ekuador berria eratzeko, lehen Bolivian eta Venezuelan egin duten moduan. Begirale batzuek uste dute gaur egungo Kongresuari ezkertiarrak egin dizkion salaketa gogorrek eragin dutela Correak inkestetan gora egin izana: hilabeteko epean %9tik %37ra igaro da.
Nola? Adituek uste dute Kongresuaren aurkako ekimenek eragin dutela gorakada. Berak agindu zuen ez zuela diputatu kargurako hautagairik aurkeztuko, Parlamentuko funtzionamendua salatzeko. «Karkaba» deitzen dio Kongresuari. Hitzaldi horrekin lortu du ekuadortar gehienen iritziarekin bat egitea. Herritarren %97ren ustez, Parlamentuak ez dauka sinesgarritasunik.
Hala ere, Correak bilduko omen dituen botoak ez dira Ekuadorko pobreenak. Ikerketa batzuen arabera, bere sostenguaren %10 baino ez da sektore horiena. Hedabideetan egin duen propaganda erdi-mailako klaseari zuzenduta egon da, gazteei batez ere.
Gainera, Correak proposatutako Batzar Eratzailea kanpainako ardatz bihurtu da, orain arte nagusi ziren langabezia, segurtasun eza eta etxebizitza bigarren mailan utziz. Ezkertiarrak ez dauka inolako loturarik Ekuadorren beti agintean egon diren alderdiekin, eta horri esker herritar askok begi onez ikusten du. Adituek bere kanpaina eraginkorra goraipatu dute.
A por el 40% de una población harta de los políticos
QUITO Trece candidatos a la Presidencia se han inscrito para la primera ronda de las elecciones. Si ninguno de los aspirantes obtiene la mayoría absoluta, se celebrará una segunda vuelta el 26 de noviembre. El candidato más votado podría ganar la Presidencia en la primera vuelta si alcanza el 40% ó más de los votos válidos y supera por diez puntos porcentuales al segundo. La campaña ha terminado con un abultado saldo de ataques entre los principales candidatos, pero con escaso entusiasmo del electorado. Aunque la mayoría de los analistas consideran que la población está cansada de la política y de los políticos, el desinterés en la campaña se debe también a las restricciones a la propaganda que han impuesto los ayuntamientos de varias ciudades, especialmente Quito y Guayaquil, bajo amenaza de fuertes multas a quienes coloquen su propaganda en las fachadas de casas y edificios. En las zonas rurales y en las ciudades donde no existen las limitaciones municipales, el panorama es distinto, pues miles de carteles, a veces colocados uno sobre otro, aparecen en cada esquina, en cada pared disponible. Una gran parte de la publicidad electoral en los medios ha sido dedicada por los candidatos a atacar a sus rivales, una situación que ha sido criticada por la Iglesia católica, numerosos colectivos ciudadanos y por el Gobierno. Las oficinas de campaña de los candidatos, en lugar de promover sus planes de gobierno, han hurgado en la vida personal, política y financiera de los adversarios para desempolvar eventuales escándalos.
|